Ekonomi Jardueren gaineko Zerga (EJZ) - Hobariak eta salbuespenak

EJZ ordaintzetik salbuetsita egoteko, subjektu pasiboek baldintza hauek bete behar dituzte:

  1. Eragiketa bolumenak 1.000.000 eurotik beherakoa izan behar du
  2. Sozietate talde baten barruan badaude, taldearen eragiketen bolumen osoa ezin da 1.000.000 eurora iritsi.
  3. Beren jarduera hasten duten subjektu pasiboak izatea, jarduera hori bideratzen deneko lehenengo bi zerga-ekitaldietan, araudian aurreikusitako kasuetan.

Hobariak eta salbuespenak

Hobariak eta salbuespenak baliatzeko betebeharrak urtarrilaren 1ean bete behar dira.

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea

Telefono bidezko izapidetzea

Posta elektroniko bidezko izapidetzea

impreso pdf Eskabide orria

Oharrak

Azalpen gehiago nahi izanez gero, herritarrei laguntzeko bulegoetan, San Martineko bulegoetan, eta 010 argibideetarako telefonoan edo 945161100 telefonoan.

Agiriak 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 16.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Ematen ari zaren xehetasunak erakunde honek dituen datu pertsonalen fitxategi automatizatuetan sartuko direla jakinarazten dizu Gasteizko Udalak, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, betetze aldera. Udal kudeaketak bere eskumenen alorrean dituen zereginak ahalbidetzea da fitxategi horien helburua. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu -dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo kontra agertu-, jo ezazu herritarrei laguntzeko bulegoetan.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.