Udaleko hezkuntza jarduerak - Gasteiztxo - Ikastetxeentzako lantegiak. Arte eta Lanbide Eskola

Arte eta ikus-entzunezko hezkuntza
2022-2023 ikasturtea|Gaia: Arte eta ikus-entzunezko hezkuntza. Ikus-entzunezko komunikazioa eta komunikazio plastikoa

Azalpena

Lantegiak
Gaia Azalpena
Pop eskultura (eskultura) 8 urtetik aurrera Hiru dimentsiotako pieza abstraktu bat sortzea, gaur egungo sorkuntza eskultorikoetan oinarrituta. Besteak beste, honako kontzeptu hauek landuko dira: lerroa, planotik bolumenerako bidea, bilbea eta kolorea.
Bestiario fantastikoa (modelatzea) 6 urtetik aurrera Pertsonaia "beldurgarriak" diseinatu eta modelatuko ditugu. Horretarako, forma geometriko eta organikoekin pieza aldagarriak sortuko ditugu.
Made in Japan (Sormenezko pintura eta koadernaketa japoniarra) 6 urtetik aurrera. Lantegiaren lehen zatian orban eta koloreekin esperimentatuko dugu; zehazki, sorkuntza piktorikoak egingo ditugu paperean, eta hauek gero, lantegiaren bigarren zatian sortuko dugun liburuaren azala egiteko erabiliko ditugu. Liburu hori koadernaketarako teknika tradizional japoniarrak erabiliz sortuko dugu.
Pop up-Print. 6 urtetik aurrera. Forma geometrikoen konbinazioarekin, diseinatu, sortu eta paperean estanpatuko dugu geure zigiluekin, eta haiekin liburu zabalgarri bat sortuko dugu.
Hariekin sortzea (ehungintza) 8 urtetik aurrera Arropa bat sortzea, hariak bastidorean gurutzatuz eta korapilatuz. Gero, bastidore horrekin jolas egingo dugu eta izaera garaikideagoa eta bolumetrikoagoa emango diogu.
Zinemako jostailuak (animazioa) 8 urtetik aurrera Esperietzia hau zinemaren eta irudi mugikorraren hastapenak ezagutzean datza. Horretarako animaziozko lehenengo makinetako bat sortuko dugu: zootropoa. (Makina hori sortzeko beharrezkoa da ume bakoitzak gaztatxo kaxa borobil bat ekartzea).

Adierazpen plastikoa, hizkuntza oro bezala, sortze prozesua da. Irudiaren bidez sormenez komunikatzeko eta irudikatzeko, jakiteko grina eta egunero inguruan gertatzen direnen aurrean harritzeko gaitasuna izan behar ditugu. Helburu hori lortzeko jarduera plastikoak eginik, ikasleak berez trebatzen dira irudiaren hizkuntzan.

Irakasleek emango dituzte lantegiak, eta haietan ikasleek, banaka zein taldeka, plastikaren eta ikus-entzunezkoen alorreko hainbat sortze teknika landuko dituzte.

Antolatzailea

Arte eta Lanbide Eskolaren Fundazioa.(Beste leiho batean irekiko da)

Balioak

Sormena, prestakuntza, parte hartzea eta gizalegea.

Helburuak

  • Arte plastikoen berezko adierazpideak ezagutaraztea.
  • Sormenean nahiz taldekako sorkuntzan parte hartzea sustatzea.
  • Plastikari dagozkion gogoeta eta ikuspegia berezkoak eta egunerokoak izan daitezen laguntzea.

Hartzaileak

Lehen hezkuntza eta derrigorrezko bigarren hezkuntza.

Antolamendua

  • Egutegia eta ordutegia: 2022ko irailetik 2023ko ekainera, 09:30etik 12:30era.
  • Iraupena: 3 ordu saio bakoitzean, Arte eta Lanbide Eskolako lantegietan.
  • Nola aukeratu tailerrak: tailerrak bi egunetan egingo dira; talde bakoitzak tailer bat eta tailer hori egitera joango den egunak aukeratuko ditu. Egunak honako hauek izango dira: astelehena/asteartea edo asteazkena/osteguna.
  • Materialak: Arte eta Lanbide Eskolak eskuratuko ditu. ("Zinema jostailuen" lantegian, makina egiteko, ume bakoitzak gazta kutxa borobil bat ekartzea beharrezkoa izango litzateke.)
  • Parte-hartzaile kopurua, gehienez: ikastaldea (taldea banatu, eta aldi bereko bi lantegi egingo dira, bakoitzean 15 ikaslek parte hartuko dutela).
  • Hizkuntza: Gaztelania.

Parte hartzeko betebeharrak

Arduraduna

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.