Herritarrentzako postontzia - Ohiko galderak

1.  Non azal diezaioket kexa edo iradokizun bat Udalari?
- Herritarren Postontzian, Gasteizko Udalaren web-orriaren bitartez.
- 010 telefonora deituz (945 161 100 Gasteiztik kanpo egonez gero).
- Herritarrei laguntzeko bulegoetan.
2.  Neure burua identifikatu behar dut Hiritarren Postontzian parte hartzeko?
Bai, ziurtagiri digital baten edo Herritarren Udal Txartelaren bidez identifikatu beharra duzu. Horrelakorik ez baduzu, zure datu pertsonalen bidez sartu behar duzu.
Herritarren Postontzian era publikoan zein pribatuan har daiteke parte. Bakoitzak erabakitzen du bere ekarpena Udalaren web-orrian zabaldu nahi duen ala ez. Parte hartzen duzun gaia publikoa bada, zure iruzkina ere publikoa izango da.
3.  Zer alde dago modu publikoan edo modu pribatuan parte hartzen bada?
Modu publikoan parte hartuta, beste pertsona batzuek zure eskaera edo iradokizuna ikus dezakete, eta beren iruzkinak gehitu. Horrela, gardentasuna bultzatzen da, Udalak ere modu publikoan erantzuten baitu. Modu pribatuan parte hartzea aukeratzen baduzu, zure gaia ez da web orrian ikusiko, eta zuk baino ez duzu erantzuna jasoko.
4.  Zein alde dago gaien eta iruzkinen artean?
Gaia herritarrek Udalarekin sortzen duten elkarrizketa berria da, "beste gai bat gehitu" baliatuz. Elkarrizketa hasi duen pertsonak izenburua jartzen dio gai berriari.
Iruzkinak, berriz, herritarrek gai bati gehitzen dizkioten iritziak dira.
Gai publiko bati iruzkina gehitzen zaionean, mezu berria elkarrizketa-hariaren bukaeran jartzen da, automatikoki.
5.  Zergatik aukeratu behar ditut gai arloa eta gaia?
Gaia zenbat eta zehatzagoa izan, azkarrago eta zuzenago iritsiko zaielako Udalean alor horren ardura duten pertsonei, haiek erantzun behar baitizute.
6.  Modu pribatuan parte har dezaket gai publiko batean?
Ez. Lehendik ere bazegoen gai bati eginiko iruzkinak publikoak izango dira beti. Gai berria planteatu beharko duzu, eta pribatu gisa markatu.
7.  Nire gaia pribatua bada, nola ikusiko dut erantzuna?
Gai bat pribatua izan dadin aukeratzen duzunean, identifikazio kode bat emango zaizu. Erantzuna jakiteko, Nire gaiak atalean sartu beharko duzu kode hori.
8.  Ahaztu egin zait identifikazio kodea. Zer egin behar dut erantzuna jakiteko?
010 telefonora (945 161 100 Gasteiztik kanpo bazaude) dei dezakezu, edo herritarrei laguntzeko bulegoetara joan zaitezke, kodea eman diezazuten, behin zeure burua identifikatu eta gero. Gero, erantzuna jakiteko, Nire gaiak atalean sartu beharko duzu kode hori.
9.  Nola antzemango diot Udalaren erantzunari?
Erantzunari erantsita udal armarria ageri da. udal armarria
10.  010 telefonoaren bidez edo herritarrei laguntzeko bulegoetan aurkeztutako gaiak ere udalaren web orrian argitaratzen dira?
Bai. Herritar batek modu publikoan parte hartzen duen guztietan, Postontziko gaiak eta haiei emandako erantzunak web orrian agertzen dira.
11.  Zergatik ez da ageri udalaren web-orrian nire kexa edo iradokizuna?
Udaleko arduradun talde batek moderatzen ditu jasotako edukiak, zerbitzua era egokian erabiltzen dela bermatze aldera. Hiritarren Postontziaren erabilera baldintzen arabera, mezuak kendu egin ahalko dira hitz iraingarriak, arrazistak, xenofoboak eta sexistak badituzte, eta indarkeriaren apologia egiten badute edo hartara bultzatzen badute.
12.  Zergatik desagertu da nire iruzkina Postontziaren orrialde nagusitik?
Gai berriak eta iruzkin publikoak automatikoki gehitzen dira web-orriaren azalean, eta bertan agertzen dira iruzkin berriagoek lekua kentzen dieten arte. Egindako azken hamar iruzkinak ikusteko lekua dago Postontziaren azaleko orrialdean, Udalaren erantzunak barne.
Iruzkin berri batek aurretik zegoen zaharrago bati lekua kentzen dionean, zaharra ez da udalaren web-orritik desagertzen, eta publiko izaten jarraitzen du: aurkitzeko, hasieran sailkatutako gai-arlora eta gaira jo behar da.
  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Jasotako iruzkinak

Página web: Preguntas frecuentes sobre Buzón ciudadano

  • Tiene obligación del Departamento correspondiente a responder a las cuestiones planteadas?

    Es diferente el tratamiento de los "comentarios" insertados en este Buzón que el que se le da a las instancias con entrada por registro?

    Ante el silencio del Ayuntamiento... cómo podemos obrar??? y cuánto tiempo se considera normal desde el inicio de un nuevo asunto hasta recibir respuesta?

    I.L. Normal 2014/04/03 12:01:45 Erantzuna eman zaio

  • Los escritos enviados al Ayuntamiento por fax, correo electrónico o a través del buzón ciudadano no inician expediente administrativo, al no quedar registrados.

    De acuerdo con lo dispuesto en el artículo 38.4 de la Ley 30/92, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común, para que quede constancia de la presentación de escritos, solicitudes y comunicaciones, el Ayuntamiento tiene habilitados como canales de recepción el Registro electrónico y las Oficinas de Atención Ciudadana.

    Por otra parte, el Buzón ciudadano es una herramienta de participación donde se establece un diálogo entre el Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz y la ciudadanía. Todos los comentarios son igualmente recogidos y tenidos en cuenta por los correspondientes departamentos municipales.

    Uno de los objetivos del Buzón es que todos los asuntos planteados obtengan respuesta. No obstante, algunas reclamaciones y quejas requieren de mayor tiempo de respuesta que otras, ya que conllevan procesos como la visita al lugar, el estudio de la propuesta o su tramitación.

    Desde el Ayuntamiento tratamos de contestar a todos los asuntos con la mayor celeridad posible, ofreciendo siempre un servicio de calidad a la ciudadanía. Trabajamos también para mejorar ese tiempo de respuesta y satisfacer así la creciente demanda del servicio por parte de todas las personas usuarias. Con su participación nos transmiten comentarios de gran utilidad para la mejora de la gestión de asuntos relacionados con la ciudad.

    Esperamos que esta información le sea de utilidad y agradecemos su interés y colaboración.

    También quedará constancia de la presentación si se realiza el envío por correo postal, dirigido al Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz, en plaza de España, 1 - 01001 Vitoria-Gasteiz.

    Udalaren logotipoa Udala 2014/04/03 13:25:29

  • Está permitido sacudir alfombras, manteles, trapos, etc., desde un balcón, terraza o ventana de una vivienda. Estamos padeciendo desde migas de pan, bellos púbicos, etc. Podemos hacer algo legalmente al respecto.

    Oscar López Muy triste 2014/09/17 15:32:14 Erantzuna eman zaio

  • La sección tercera de la ordenanza de limpieza establece entre las infracciones graves la de "arrojar residuos a la vía pública desde las ventanas, terrazas, balcones, aberturas exteriores y demás elementos de los edificios, viviendas o establecimientos" constituyéndose este hecho en objeto de denuncia.

    Se pueden consultar a través de la página web municipal, las recomendaciones del Servicio de Policía Local en casos de problemas de convivencia.

    Esperamos que esta información le sea de utilidad y agradecemos su participación a través de este buzón ciudadano.

    Udalaren logotipoa Udala 2014/09/18 12:49:33

  • Hola, quería saber si en el centro de protección de animales se admite voluntariado y en caso afirmativo en qué condiciones

    Para un funcionamiento más eficaz del buzón ciudadano, este comentario se ha trasladado a Salud y consumo - Otros salud y consumo.

    Maribel Alegre 2016/06/08 15:51:42 Erantzuna eman zaio