Bigarren Hezkuntzarako igeriketa
- Udaleko Hezkuntza Jarduerak - 2021-2022 ikasturtea -
Eskolako igeriketako COVID protokoloa 2021-2022
Izen-ematea
Irailaren 14tik 20ra. Aldez aurretik, irailaren 9tik 14ra bitartean, ekitate-printzipioan oinarrituta, lehentasunezko inskripzio-aldi bat ezarriko da, arreta eta laguntza behar gehien duten ikastetxeetan udal-baliabideetarako sarbidea errazteko.
Azalpena
Igeriketa: hastapenak edo goragoko mailak. Igeriketa hobetzea (iraupena, indarra eta abiadura) eta uretako kirol espezialitateei begirako saioak.
4 SAIOKO ikastaroak (asteko saio bat), eduki hauen artean HAUTATZEKOAK:
Saioa | Edukiak |
---|---|
A | Uretako trebetasunak: igeriketa sinkronizatuarekin eta tranpolin-jauziekin lotutako lekualdaketak, birak eta jauziak. |
B | uretako trebetasunak: lerratzea, flotatzea eta lekuz aldatzea. |
C | Crawl estiloa zuzentzea. |
D | Bizkar estiloa zuzentzea. |
E | Uretako trebetasunak: waterpoloarekin lotutako jaurtiketa eta harrapaketak. |
F | Sasoia lantzea "uretako gimnasien" bitartez. |
Ikastetxeek hautatu dituzten 4 saioak adieraziko dituzte eskabidearen "oharrak" atalean.
Helburu zehatzei buruzko ebaluazioa bidaliko da parte hartu duen ikastetxera.
Balioak
Nortasuna, barne hartzea, emakume eta gizonen arteko berdintasuna, gizalegea, parte hartzea eta bizi-kalitatea.
Helburuak
- Uretako jarduera fisikoa ikasi eta hobetzea, ikasleen maila teknikoaren arabera.
- Aisialdiko kirol praktika sustatzea, balio pertsonalak garatzen laguntzen baitu.
Hartzaileak
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza.
Antolamendua
- Lekua: Gasteizko udaleko igerilekuak.
- Egutegia: 2021-22 ikasturteko egutegia.
- Iraupena: 45 minutu.
- Parte-hartzaile kopurua:ikasgelan sortutako bizikidetza-talde egonkorra errespetatu egin behar da, ikastaro bakoitzeko 25 pertsona gehienez.
- Garraioa: ez dago barne.
- Hizkuntza: gaztelania, euskara.
Parte hartzeko betebeharrak
- Izena ematea: ikastetxe bakoitzak bere inguruko gizarte-etxeko kirol-arduradunarekin harremanetan jarri beharko du ikastaroa eskatzeko eta datak eta ordutegia adosteko. Ondoren, webgunearen bidez izen-emate fitxa bete eta bidaliko du.
- "Oharrak" atalean, hezkuntza behar bereziko ikaslerik dagoen adierazi.
- Kirol Zerbitzuak ikastetxe bateko parte-hartzaileen kopurua mugatu ahalko du, zentro eskatzaile guztien parte-hartzea bermatzeko.
- Ordaintzekoa: talde bakoitzeko 54 euroko kuota finkatzen da. Ordainketa izena ematean sorteen den ordainketa-aginduaren jarraibideen arabera egingo da.
- Oharrak: premiazkoa ez den medikuntza-arreta dagokion eskola-aseguruaren kontura izango da, edo bestela, istripua izan duen pertsonaren kontura.
Informazioa
Igerilekua | Telefonoa | e-maila |
---|---|---|
Abetxuko | 945 16 15 01 | pol.arriaga.dep@vitoria-gasteiz.org |
Aldabe | 945 16 19 30 | cc.aldabe.dep@vitoria-gasteiz.org |
Ibaiondo | 945 16 18 13 | cc.ibaiondo.dep@vitoria-gasteiz.org |
Iparralde | 945 16 17 50 | cc.iparralde.dep@vitoria-gasteiz.org |
Judimendi | 945 16 17 40 | cc.judimendi.dep@vitoria-gasteiz.org |
Lakua-03 | 945 16 26 30 | cc.lakua.dep@vitoria-gasteiz.org |
Zabalgana | 945 16 16 30 | cc.zabalgana.dep@vitoria-gasteiz.org |
Mendizorrotza | 945 16 10 68 | mendizorroza.coo@vitoria-gasteiz.org |
Salburua | 945 16 16 37 | cc.salburua.dep@vitoria-gasteiz.org |
San Andrés | 945 16 15 19 | pol.sanandres.dep@vitoria-gasteiz.org |
Telefonoa: 945 161555
Web-orria: www.vitoria-gasteiz.org/hezkuntza
Lotutako informazioa
- Udaleko Hezkuntza Jarduerak - 2021-2022 Ikasturtea - Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
- Udaleko hezkuntza jarduerak - Gorputz hezkuntza eta kirola
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.