Izotz gaineko kirolak nahasian
- Udaleko Hezkuntza Jarduerak - 2021-2022 ikasturtea -

Gorputz hezkuntza eta kirola

Izena eman jarduera honetan

Izotz gaineko kirolen COVID protokoloa 2021-2022 Imagen archivo pdf

Izen-ematea

Irailaren 14tik 20ra. Aldez aurretik, irailaren 9tik 14ra bitartean, ekitate-printzipioan oinarrituta, lehentasunezko inskripzio-aldi bat ezarriko da, arreta eta laguntza behar gehien duten ikastetxeetan udal-baliabideetarako sarbidea errazteko.

Azalpena

Izotz gaineko kirol espezialitateak ezagutzea. Irristaketa artistikoa, abiadurakoa, hockeya eta kirol alternatiboak... irakatsi eta praktikatzea.

Asteko 5 saioko ikastaroak, astelehenetik ostiralera.

Helburu zehatzei buruzko ebaluazioa bidaliko da parte hartu duen ikastetxera.

Balioak

Nortasuna, barne hartzea, gizalegea, emakume eta gizonen arteko berdintasuna, parte hartzea eta bizi-kalitatea.

Helburuak

  • Kirol espezialitateak ohiko eskola ingurunetik kanpo praktikatzea, Gorputz Hezkuntzaren arloko curriculum helburuen barruan.
  • Aisialdiko kirol praktika sustatzea, balio pertsonalak garatzen laguntzen baitu.

Hartzaileak

Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza.

Antolamendua

  • Lekua: Baskoniaren Kirol Hiriko izotz-pista.
  • Izotz-pistako ikastaro kopurua, guztira: 66.
  • Egutegia: 2021eko urriaren 4tik 2022ko maiatzaren 6arte. Hauek dira eskuragarri dauden datak.
  • Ordutegia: ikastaro bakoitzeko hasteko hiru ordutegi izango dira: 9:30ean, 10:30ean eta 11:30ean.
  • Iraupena: 50 minutu.
  • Parte-hartzaile kopurua, gehienez: ikasgelan sortutako bizikidetza-talde egonkorra errespetatu egin behar da, ikastaro bakoitzeko 30 pertsona gehienez.
  • Garraioa: barne, hala eskatuz gero.
  • Hizkuntza: euskara, gaztelania.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izena ematea: izena emateko orria bete eta bidali.Oharrak atalean idatzi KIROLAK NAHASIAN eta adierazi zikloa eta taldea.
  • Eskaeren kopuruaren arabera, Kirol Zerbitzuak mugatu ahal izango du ikastetxe bateko taldeen kopurua, zentro eskatzaile guztien parte-hartzea bermatzekotan.
  • Ordaintzekoa: talde bakoitzeko 163 euroko kuota finkatzen da. Ordainketa izena ematean sortzen den ordainketa-aginduaren jarraibideen arabera egingo da.

Oharrak

  • Premiazkoa ez den medikuntza-arreta dagokion eskola-aseguruaren kontura izango da, edo bestela, istripua izan duen pertsonaren kontura.
  • Ekintza egiten den bitartean ezinbestekoa da taldeko irakaslea egotea ekintzako lekuan bertan.
  • Oharrak atalean ikasleen hezkuntza behar bereziak adierazi. Aparteko laguntza behar izanez gero, ikastetxea bera arduratuko da begiraleak jartzeaz.

Informazioa

Telefonoa: 945 161555

Web-orria: www.vitoria-gasteiz.org/hezkuntza

Izotz gaineko kirolak nahasian

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.