"Ez zaitez eserita geratu" Ezagutu kirol egokitua
- Udaleko Hezkuntza Jarduerak - 2021-2022 ikasturtea -

Gorputz hezkuntza eta kirola

Izena eman jarduera honetan

Saioak Imagen archivo pdf

Bideoa(Beste leiho batean irekiko da)

"Ez geratu eserita" eskola kanpainako COVID protokoloa Imagen archivo pdf

Izena-ematea

Irailaren 14tik 20ra. Aldez aurretik, irailaren 9tik 14ra bitartean, ekitate-printzipioan oinarrituta, lehentasunezko inskripzio-aldi bat ezarriko da, arreta eta laguntza behar gehien duten ikastetxeetan udal-baliabideetarako sarbidea errazteko.

Azalpena

Saio teoriko-praktikoa kirol egokitua dibulgatzeko. Hasteko mahai-inguru gidatu batean hartuko dute parte ikasleek eta, bigarren atalean, hainbat jarduera fisiko egokituak praktikatuko dituzte. 3 saio mota eskaintzen dira taldeak, aurretik, programa honetan parte hartu duen arabera.

Balioak

Gizalegea, nortasuna, sormena, prestakuntza, elkartasuna, emakume eta gizonen arteko berdintasuna, barne hartzea eta parte hartzea.

Helburuak

Gizarte-errealitate batez benetan kontzientzia hartzea, kirol egokitua modu teoriko eta praktikoan ezagutuz.

Hartzaileak

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza.

Antolamendua

  • Lekua: Jarduera fisiko egokiturako zentroa, – CAFA. C/ Gabriel Celaya,15
  • Ikastaro kopurua: 20.
  • Egutegia: 2021-2022 ikasturtea. Izena ematean aukeratuko da ikastaroaren data zehatza.
  • Iraupena:3 ordu guztira, hainbat jardueratan, 12:00tik 15:00ra.
  • Metodologia: txandaka arlo hauek landuko dira:
    • 1. txanda: aurkezpen teorikoa eta ikus-entzunezkoa ikustea.
    • 2. txanda: kirol egokitutako jarduera praktikoa.
  • Materiala: ikastetxe bakoitzean eduki hauek dituzten karpeta eta DVDa utziko dira:
    • Kanpainaren oinarriak.
    • Kirol egokituari buruzko ideia orokorrak.
    • Ikastetxearen funtzionamendua eta ohiko ordutegiak aldatu gabe kanpainaren alderdi desberdinak ezagutza-arlo desberdinetan zeharka lantzeko fitxa praktikoak.

Kirol material egokitua (aulkiak, etab.) antolatzaileek jarriko dute.

  • Parte-hartzaile kopurua, gehienez:ikasgelan sortutako bizikidetza-talde egonkorra errespetatu egin behar da, ikastaro bakoitzeko 30 pertsona gehienez.
  • Garraioa: barne, hala eskatuz gero.
  • Hizkuntza: gaztelania, euskara.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izena ematea: Izena emateko orria bete eta bidali. Ikastetxeak hautatutako saioa (A, B edo C) adieraziko du eskabidearen "Oharrak" atalean.
  • Eskaeren kopuruaren arabera, Kirol Zerbitzuak mugatu ahal izango du ikastetxe bateko taldeen kopurua, zentro eskatzaile guztien parte-hartzea bermatzekotan.
  • Ordaintzekoa: talde bakoitzeko 122 euroko kuota finkatzen da. Ordainketa izena ematean sortzen den ordainketa-aginduaren jarraibideen arabera egingo da.

Oharrak:

  • Ikastetxeari parte-hartzeko xehetasunen eta baldintzen berri helaraziko zaie eskabidean sartzen den helbide elektronikora. Garraioa eskatuz gero, Zuzenak Kirol Elkartea zentroarekin harremanetan jarriko da beharrak zehazteko.
  • Premiazkoa ez den medikuntza-arreta dagokion eskola-aseguruaren kontura izango da, edo bestela, istripua izan duen pertsonaren kontura.

Informazioa

Telefonoa: 945 161555

Web-orria: www.vitoria-gasteiz.org/hezkuntza

Kirol egokitua

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.