Ordaintzeko bideak, ordaintzeko aldiak eta ordainketa zatikatzea

Gasteizko Udalak zergadunaren egutegi bat egiten du, non udal zergak eta tasak ordaintzeko epeari buruzko informazio guztia jasotzen den.

Ordaintzeko bideak

Modu hauek daude ordaintzeko:

  • Finantza-erakunde laguntzaileak (ikusi zerrenda).
  • Herritarrei laguntzeko bulegoetan (finantza-erakundeekin hitzartutako kreditu-txartelen bidez), astelehenetik igandera, 8:00etatik 21:30era bitartean, eta San Antonio kaleko bulegoan, astelehenetik ostiralera, 8:30etik 19:30era bitartean. Abuztuko ordutegia: kontsultatu.
  • San Martineko udal bulegoetan (Teodoro Dublang Margolariaren kalea, 25, beheko solairua), dirutan, txeke bidez edo finantza-erakunderen batekin hitzartutako kreditu-txartela baliatuz. Ordutegia: 8:30etik 14:00etara, astelehenetik ostiralera, lanegunetan. Telefonoak: : 010 eta 945 16 11 00.
  • Online ordaintzea, Egoitza Elektronikoaren webgunean.

Ordaintzeko aldiak

Ordainketak zatikatzea

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.