Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak
https://www.youtube.com/watch?v=GeGnl80rBGgOinarrizko Gizarte Zerbitzuak hiriko gizarte etxeetan dauden antolakuntza atalak dira. Gizarte Zerbitzuen lehen sarbidea dira.
Bere xedea herritarren arazo eta behar pertsonal, familiako eta sozialei erantzutea da, horren bidez, beren gizarte-integrazioa eta autonomia sustatu asmoz, betiere arlo pertsonalean eta harremanekoetan oinarritutako prestazio eta zerbitzuen bitartez. Atal horietan lanean diharduten profesionalak gizarte langileak, psikologoak, kale hezitzaileak eta administrariak dira.
Arreta eskatu
Arreta telefonoz eskatu daiteke, edo zuzenean Oinarrizko Gizarte Zerbitzura jo.
Larrialdi-egoeretan berehalako arreta emateko Gizarte Larrialdietako Zerbitzua dago, urteko egun guztietan irekita.
Zer egiten da Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan?
Pertsona eta familiekiko esku-hartzearen alorrean
- Etxeko laguntza programa
- Delako pertsona edo familiarekin laguntzazko harremana ezartzea, bere ongizate maila hobetzen saiatzeko, betiere esku-hartze plan pertsonalizatu eta adostu baten bitartez.
- Herritarrei gizarte zerbitzu eta baliabideei buruzko informazioa ematea.
- Oinarrizko beharrei arreta egitea, behar den kasuetan gizarte laguntzak kudeatuz.
- Norberaren autonomiarekin, gizarteratzearekin eta gizarte-larrialdi edo -babesgabetasun egoerekin zerikusia duten beharrei arreta egitea, eta batez ere arrisku egoeren prebentzioan.
- Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen berezko programa eta zerbitzuak aplikatzea.
Taldeen eta komunitatearen esku-hartzearen alorrean
- Gizarte sustapenerako jarduerak
- Kale-heziketako programa
- Herritarrei arazo pertsonal eta sozialen inguruan informazioa ematea, eta auzi horren inguruan sentsibilizatzea.
- Herritarrei gaitasun soziala eta baliabide pertsonalak hobetzen laguntzea, hartara arazoei eraginkortasun eta protagonismo handiagoz aurre egin ahal diezaieten.
- Herritarrak arazoen konponketan inplikatzea, parte-hartze komunitarioaren eta elkarri laguntzeko sareak osatzearen bitartez.
Lotutako informazioa
- Arreta Espezializatuko Bulegoak
- Gizarte prestazioak
- Gizarte-egoera ahulean dauden pertsonak
- Udalaren zerbitzu eta ekipamendu sareak
- Genero indarkeriaren biktimentzako laguntzeko baliabideak
- Adinekoei zuzendutako programak eta baliabideak
- Programa Atenpro (GPS)
- Equipo ONARPEN
- Zainpeko etxebizitzetan ostatatzeko programa
- Oinarrizko Gizarte Zerbitzuei (OGZ) buruzko ohiko galderak
- Berehalakoan hartzeko zentroa
- Berariaz genero indarkeriarekin lotutako kasuetarako larrialdi sozialerako etxebizitzak
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.
Jasotako iruzkinak
Hemen zaude Herritarren postontzia › Gai-arloak › Gizarte zerbitzuak eta programak › Gizarte Zerbitzuen sistemarako eta funtzionamendurako sarbidea › Página web: Servicios Sociales de Base
Página web: Servicios Sociales de Base
-
¿Dónde puedo denunciar la pasividad, las mentiras en documentos oficiales y el abuso de poder de una trabajadora social de base?
Es el quinto intento de suicidio en menos de un año de una persona que sólo me tiene a mi, que tengo 23 años y no trabajo, después de un año intentando conseguir algo de ayuda en la ciudad en la que nació y vive desde hace casi 30 años. Habéis hundido y dejado hundirse a esa persona, pero yo voy a llegar donde haga falta para denunciar y dar a conocer su caso, aportando documentación y haciendo lo que tenga que hacer.
Hasta donde haga falta.
2020/10/25 07:12:29
-
Animo y suerte
l...
2020/10/25 10:02:16
-
Todos/as los/as profesionales trabajan para apoyar y favorecer la autonomía y el bienestar social de las personas que viven en Vitoria-Gasteiz. Si desea aportar más información o realizar una queja o sugerencia concreta, puede hacerlo a través de cualquiera de las Oficinas de Información Ciudadana existentes en la ciudad utilizando el modelo de instancia existente.
Gracias por su colaboración.
Udala 2020/10/27 09:33:07