Udalaren bizikleta erregistroa
Vitoria-Gasteizko Udalaren bizikleta erregistroa bizikleten datuak gordetzea eta haiek identifikatuta edukitzea ahalbidetzen duen datu basea da. Sistema honen helburu nagusia galdutako edo lapurtutako bizikletak identifikatzea eta ondoren haiek berreskuratu ahal izatea da.
Ekimen hau idazketa fasean dagoen Bizikleta Mugikortasunaren Gida Planaren baitan dago.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.