Garbiguneak

Garbigunea udal-instalazio itxia eta zaindua da, eta bertan, borondatez, etxean edo industrialak ez diren jarduera ekonomiko txikietan sortzen dituzun hondakinak utz ditzakezu Gasteizen. Helburua da material horiek gaika biltzeko eta behar bezala tratatzeko espazio seguru eta irisgarri bat eskaintzea.
1. Puntu garbiak
Harremanetarako
Oto hiribidea, 44 - 01010 Gasteiz
Edozein zalantza izanez gero edo baimen berezi bat eskuratzeko, idazi ondoko helbide honetara: garbigunes@vitoria-gasteiz.org
Ordutegia
- Astelehenetik larunbatera: 8:00etatik 20:00era.
- Igandetan eta jaiegunetan: 9:00etatik 15:00etara. (2025eko urtarrilaren 1ean itxita egongo da)
Kokapena
Harremanetarako
Gardelegiko hondakindegia. Urizaharrako errepidea - A-2124 (Km. 5) . 01194 Vitoria-Gasteiz
Edozein zalantza izanez gero edo baimen berezi bat eskuratzeko, idazi ondoko helbide honetara: garbigunes@vitoria-gasteiz.org
Ordutegia
- Astelehenetik larunbatera: 10:00etatik 14:30era eta 17:30etik 21:00etara.
- Igande eta jaiegunetan: itxita.
Kokapena
2. Erabiltzaileak
Leku hauetako hondakinak onartzen dira: etxeguneak, enpresa txiki eta ertainak, dendak, bulegoak, ostalaritza, udal-instalazio eta – zerbitzuak eta nekazaritza-ustiapenak.
Erabiltzaile guztiek Gasteizko udalerrian izan behar dute bizilekua, eta, hala badagokio, zaborrak bildu eta suntsitzeagatiko tasa ordaindu behar dute.
3. Bertan utzi daitezkeen hondakinak
Material bakoitza dagokion edukiontzian utzi behar duzu, motaren arabera, eta modu ordenatuan egin behar duzu. Jarraian, Garbigunean – Puntu garbian zer hondakin onartzen diren adierazten da:
Etxeko hondakin arriskutsuak eta antzekoak
| Hondakin mota | Asteko onartutako gehieneko kopurua |
|---|---|
| Bateriak (beruna) | 2 ale |
| Gailu elektriko eta elektronikoetatik datozen bateriak | Mugarik gabe |
| Botoi-pilak, alkalinoak eta grafitozkoak, tamaina desberdinekoak | 2 kg |
| Fluoreszenteak eta bonbillak | 20 ale |
| Motor-olio erabiliak | 30 litro |
| Landare-olioak | 30 litro |
| Etxetresna elektriko handiak (hozkailuak, labeak, garbigailuak, etab.) | 5 ale |
| Etxetresna elektriko txikiak eta ertainak (mikrouhinlabeak, telebistak, irabiagailuak, etab.) | 5 ale |
| Etxeko produktu arriskutsuen ontziak (garbiketaproduktuak, etab.) | 10 ale |
| Etxeko hondakin arriskutsuak (garbiketa-produktuak, etab.) | 10 litro |
| Aerosol-ontzi hutsak | 10 ale |
| Oraindik produktua duten aerosolak | 8 ale |
| Erradiografiak | 10 ale |
| Tinta-kartutxoak eta inprimatze-tonerrak | 20 ale |
| Hondakin informatikoak (ordenagailuak, teklatuak...) | 15 ale |
| Pintura-ontzi hutsak | 10 ale |
| Pinturak, bernizak, disolbatzaile halogenatuak eta ez-halogenatuak, etab. | 50 kg |
| Nekazaritzako eta abeltzaintzako produktuen ontziak | 10 ale |
| Iraungita dauden edo erabiltzen ez diren produktu fitosanitarioak | 5 litro |
| Amiantoa duten materialak, obra txikietatik sortuak * | Kantitate txikiak (gehienez 1/2 m3 edo 50 kg) |
*Amiantoa duten hondakin kopuru txikiak: baimenduta, eta polietilenozko eta galgazko 400 plastikozko erretraktilatuak. Baimen eskaerak: garbigunes@vitoria-gasteiz.org
Etxeko hondakin berezi ez-arriskutsuak eta parekagarriak
| Hondakin mota | Asteko onartutako gehieneko kopurua |
|---|---|
| Papera eta kartoia | 1 m3 |
| Pneumatikoak (1,20 m baino gutxiagoko diametroa) | 4 ale |
| CD eta DVDak | Mugarik gabe |
| Paletak | 5 ale |
| Zura (altzariez bestelakoa) | 1 m3 |
| Altzariak | 6 ale (gehienez 3 m3 ) |
| MetalakMugarik gabe | Mugarik gabe |
| Ehunak: erabilitako arropa, ehunak eta oinetakoak | Mugarik gabe |
| Etxeko ontzi arinak | Mugarik gabe |
| Plastikoak eta enbalajea | 1 m3 |
| Koltxoiak | 6 ale |
| **Konponketa txikietako obra-hondakinak | 8 obra-zaku (gehienez 400 kg) egunean |
| Lorezaintza- eta inausketa-hondarrak | 2 m3 |
| Beirazko ontziak | Mugarik gabe |
| Beira laua, kristala, etab. | 6 leiho, edo baliokidea |
** Obretako hondakinak (konponketa txikiak) frakzio hauetan bereiziko dira:
- Harri-hondakinak: adreiluak, hormigoia, baldosak, zeramika, igeltsuak etab.
- Zur-hondakinak.
- Beira laua.
4. Araudia
Vitoria-Gasteizko Garbigune sarearen eta Reutilizagune autokonponketa-zentroaren funtzionamendurako araudia kontsultatu:
5. Tresnen berreralbipena
Altzariak, liburuak, jostailuak, telebistak, kirol-materiala, etxetresna elektriko txikiak, etab. berrerabiltzeko, kontsultatu ezazu Berrerabili programa.
6. Kontsultak eta zalantzak
Informazio gehiagorako garbigunes@vitoria-gasteiz.org posta elektronikoa dago eskuragai.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.