Haur Hezkuntzarako igeriketa
- Udaleko Hezkuntza Jarduerak - 2021-2022 ikasturtea -

Gorputz hezkuntza eta kirola

Izena eman jarduera honetan

Eskolako igeriketako COVID protokoloa 2021-2022 Imagen archivo pdf

Izena-ematea

Irailaren 14tik 20ra. Aldez aurretik, irailaren 9tik 14ra bitartean, ekitate-printzipioan oinarrituta, lehentasunezko inskripzio-aldi bat ezarriko da, arreta eta laguntza behar gehien duten ikastetxeetan udal-baliabideetarako sarbidea errazteko.

Azalpena

20 saioko ikastaroak uretan ibiltzea zer den ezagutzeko. Familiarizazio, flotazio eta propultsiorako ariketa progresiboak. Helburu zehatzei buruzko ebaluazioa bidaliko da parte hartu duen ikastetxera.

Balioak

Nortasuna, barne hartzea, gizalegea, emakume eta gizonen arteko berdintasuna, parte hartzea eta bizi-kalitatea.

Helburuak

  • Geroago igeri egiten ikasteko prestatzea.
  • Aisialdiko kirol praktika sustatzea, balio pertsonalak garatzen laguntzen baitu.

Hartzaileak

Haur Hezkuntza (3. maila).

Antolamendua

  • Lekua: Gasteizko udaleko igerilekuak.
  • Egutegia: 2021-22 ikasturteko egutegia.
  • Iraupena:30 minutu.
  • Parte-hartzaile kopurua:ikasgelan sortutako bizikidetza-talde egonkorra errespetatu egin behar da, ikastaro bakoitzeko 25 pertsona gehienez.
  • Garraioa: ez dago barne.
  • Hizkuntza: elebiduna

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izena ematea: ikastetxe bakoitzak bere inguruko gizarte-etxeko kirol-arduradunarekin harremanetan jarri beharko du ikastaroa eskatzeko eta datak eta ordutegia adosteko. Ondoren, webgunearen bidez izen-emate fitxa bete eta bidaliko du.
  • "Oharrak" atalean, hezkuntza behar bereziko ikaslerik dagoen adierazi.
  • Kirol Zerbitzuak ikastetxe bateko parte-hartzaileen kopurua mugatu ahalko du, zentro eskatzaile guztien parte-hartzea bermatzeko.
  • Ordaintzekoa: talde bakoitzeko 185 euroko kuota finkatzen da. Ordainketa izena ematean sortzen den ordainketa-aginduaren jarraibideen arabera egingo da.
  • Oharrak: premiazkoa ez den medikuntza-arreta dagokion eskola-aseguruaren kontura izango da, edo bestela, istripua izan duen pertsonaren kontura.

Informazioa

Harremanetarako
Igerilekua Teléfonoa e-maila
Abetxuko 945 16 15 01 pol.arriaga.dep@vitoria-gasteiz.org
Aldabe 945 16 19 30 cc.aldabe.dep@vitoria-gasteiz.org
Ibaiondo 945 16 18 13 cc.ibaiondo.dep@vitoria-gasteiz.org
Iparralde 945 16 17 50 cc.iparralde.dep@vitoria-gasteiz.org
Judimendi 945 16 17 40 cc.judimendi.dep@vitoria-gasteiz.org
Lakua-03 945 16 26 30 cc.lakua.dep@vitoria-gasteiz.org
Zabalgana 945 16 16 30 cc.zabalgana.dep@vitoria-gasteiz.org
Mendizorrotza 945 16 10 68 mendizorroza.coo@vitoria-gasteiz.org
Salburua 945 16 16 37 cc.salburua.dep@vitoria-gasteiz.org
San Andrés 945 16 15 19 pol.sanandres.dep@vitoria-gasteiz.org

Telefonoa: 945 161555

Web-orria: www.vitoria-gasteiz.org/hezkuntza

Haur Hezkuntzarako igeriketa

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.