Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Hurbil zaitez G4zt3Hubera, zure gazte txokora! 12 eta 18 urte bitartean badituzu, hau da zure lekua asteburuetarako: gaminga, filmak, dantzak, mahai-jokoak... eta askoz gehiago!
San Martin auzoan gaude, Jesús Apellaniz Margolariaren kaleko 2. zenbakian, kirol instalazioen ondoan. Ikusi Street Viewn.

Ostiraletan: 18:00etatik 21:00etara.
Larunbatetan: 18:00etatik 21:00etara.
Igandeetan: 17:00etatik 20:00etara.
Ordenagailuekin eta bideokontsolekin jolasteko gune bat dugu, taileerrak egiteko beste bat, "de chill" egoteko beste txoko bat eta jolasteko laugarren bat, futbolinarekin, diana, mahai jokoak... Gainera, gorputz-adierazpen, dantza eta bestelako jarduerak egiteko bestelako areto batzuk ere badaude.
Gunearen erabilera doakoa eta librea da. Ez da beharrezkoa txanda aldez aurretik erreserbatzea. Hori bai, lehenengo aldian, Gurasoen edo tutoreen baimena 
Une oro, bi begirale/hezitzaile egongo dira. Haiek dira espazioaren arduradunak eta prest daude laguntzeko behar duzuenan.
Espazio honen jatorria Hiretu Hiria parte-hartze programan da. Izan ere, 2022-23 ikasturtean parte hartu zuten 19 taldeetatik 4k gure hirian gazte espazio bat sortzeko ideiaren inguruan egin zuten lan.Horien artean, "Gazte & play" aukeratu zen, Koldo Mitxelenaren DBHko 3. mailako F klaseko ikasleek proposatua, eta Hobetuz Gazte programaren aurrekontuaren zati bat bideratu da aurrera eramateko.
Bestalde, programazioa gazte erabiltzaileen iritzi eta proposamenen arabera osatuko da. Hortarako dinamika desberdinak jorratuko dira.
Fines de semana: en el horario de apertura del G4zt3hub puedes llamar o enviar un whatsapp al teléfono 689840035.
Entre semana: si quieres preguntar o comentar algo llámanos al número 945 16 16 16 (extensión 6512) – en horario de oficina- o escríbenos a juventudtl1@vitoria-gasteiz.org
G4zt3huben parte hartzen duten pertsonen portaera Vitoria-Gasteizko Udalaren Gizarte Etxeen eta Kirol Instalazioen Araudiari lotuko zaio. Arauak ez betetzeak zigorra ekarri dezake.
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.