G4zt3hub, Whatsappen ere

Whatsappen ere badago G4zt3hub! Jarduerei, izena emateko epeei edo azken ordukoei buruzko informazioa jaso nahi baduzu, zabalpen-zerrendan izena eman dezakezu.

Nola eman alta?

Gorde zure kontaktuetan G4zt3hubeko Whatsapp zenbakia: 689 84 00 35.

Idatzi ALTA.

Zer jasoko dut?

Informazio-mezuak, G4zt3hubeko jarduerei eta proposamenei buruzkoak. Gehienez, astean bat, elebitan (euskaraz eta gaztelaniaz).

Nola eman baja?

BAJA idatzi.

Datu pertsonalei buruzko informazioa

Zerrenda bat denez (eta ez talde bat), gainontzeko erabiltzaileek ezingo dute zure informazioa ikusi, mezuak bidaltzen dituzunean ezta ere.

Vitoria-Gasteizko Udala (IFK: P0106800F).- Teodoro Dublang margolariaren kalea, 25. 01008 Vitoria-Gasteiz, Araba | 945 161 616 | informacion@vitoria-gasteiz.org | www.vitoria-gasteiz.org.

Datuak Babesteko Ordezkariaren kontaktu datuak

dbo-dpd@vitoria-gasteiz.org

Xtraklub programari buruzko komunikazioa erraztea (12-18 urteko gazteei zuzendutako aisialdia eta denbora librea).

Jaso ziren xederako eta/edo xede horretatik eta datuen tratamendutik erator litekeen erantzukizun oro preskribatzeko legez ezarritako epeek iraun bitartean gordeko dira datuak. Horrez gain, interesdunarekin izandako harremanetik eratorri litezkeen erreklamazioak egiteko edo horietatik babesteko aurreikusitako epeak iraun bitartean gordeko dira. Orobat, artxibategi eta dokumentazioari buruzko araudian xedatutakoa aplikatuko zaie datuei.

Datuak hirugarren bati komunika dakizkioke –soil-soilik Gasteizko Udalaren eta datu-hartzailearen eginkizun legitimoekin zuzeneko lotura duten xedeak betetzeko–, baita legeak datuak komunikatu beharra agintzen duen erakunde eta organoei ere.

Datuak babesteko ordezkariaren bitartez, interesdunak datuak ikusi ditzake, aldatzeko eskatu, edo, hala behar bada, datuak ezeztatzeko eskatu, horien kontra agertu edo tratamendua mugatzeko eskatu.

G4zt3hubari buruz gehiago

V-g-eus/g4zt3hub

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: