Udalak 168.000 euro inbertitu ditu Olarizuko Lorategi Botanikorako sarbideak hobetzeko eta Eraztun Berde osoan banku berriak jartzeko Parkeko interpretazio-kartel guztiak berrituko ditu, bertan bizi diren espezieak identifikatzeko etiketekin.
OLBren Germoplasma Bankuak 'Kontserbatzeko eskalatu' proiektuan parte hartu du Proiektuaren helburua harkaitz-landareen kontserbazioa eta kirol-eskalada bateragarri egitea da. Jarduera horrek gero eta eragin handiagoa du ekosistema horietan, eta mehatxu zuzena da harkaiztietan bizi den flora eta faunarentzat.
Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak 67 jarduera aurkeztu ditu 2024ko udaberrirako Izen-emateak martxoaren 26an, asteartean, irekiko dira.
Gasteiz eta Jundiz korridore berde batekin konektatuta geratuko dira Mendebaldea proiektuaren 5. fasea amaitu ondoren Oinezkoentzako eta bizikletentzako bide bat prestatu da, eta zuhaitz eta zuhaixka autoktonoak dituzten lursailak basotu dira.
Olarizuko Lorategi Botanikoa 3.800 zuhaitz eta zuhaixka gehiagorekin osatu da 2023. urteko udazkenean guztira 89 espezietako 3.854 landare landatu ziren, eta horietatik 15 espezie berriak dira lorategian.
Erroten ibilbidea, Arabako Lautadaren nekazaritza ingurune tradizionala gogoratuko duen ibilbide berde berria
Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak 60 jarduera aurkeztu ditu 2024ko negurako Izen-emateak abenduaren 26an, astelehenean, irekiko dira Atarian, gizarte-etxeetan, 010 telefonoan eta Udalaren webgunean.
Pertsona fisikoei Urarteko (Abetxuku) aisialdiko hiri-baratzeetako lursailak baliatzeko baimena emateko deialdi publikoaren onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda
Udalak lehiaketara atera du Olarizuko Lorategi Botanikoko landare erabilgarrien lorategia sortzeko lana Munduko txoko askotako espezie apaingarriak izango ditu gune berriak.
Abetxukuko Urarteko udal-baratzeetan gaur irekiko dute epea hurrengo 4 urteotarako lursail bat eskatzeko Interesdunek azaroan 29ra arteko epea izango dute zozketan parte hartzeko izena emateko.
Gasteizek hasiera eman dio CROPS4LIFE proiektuari, elikagai freskoen ekoizpena eta tokiko kontsumoa areagotzeko CROPS4LIFE programaren helburua da Gasteizko udalerrian nekazaritza birsortzailean oinarritutako nekazaritzako ustiategi berrien bideragarritasuna frogatzea. Horretarako, nekazaritzako test bat egingo da, lehen sektorean profesional berriak sartzeko.
Gasteizko Udalak milioi bat euro baino gehiago bideratuko ditu Eraztun Berdeko eremuak kontserbatzera Hiriaren birika osatzen duten gune horretako 900 hektareatan aldizkako mantentze-lanak egin behar dira: belarra moztu, ureztatu, inausi, landatu eta izurriteak kontrolatu, besteak beste.
Gasteizko Udala eta Arabako Foru Aldundiak bederatzi bisoi europar askatu dituzte Salburuan Espezie hori kontserbatzeko lanen eta tranpa kanpaina arrakastatsuen ondorioz, esan daiteke Araba bisoi amerikarrik gabeko lurraldea dela.
Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren udazkeneko jardueretan izena emateko epea ireki da Udalaren webgunetik, 010 zenbakiaren bidez eta Atarian, gizarte-etxeetan eta Udalaren kiroldegietan aurrez aurre eman ahal da izena.
Mendebaldeko proiektuaren V. Faseari ekingo zaio laster, Jundizeko industrialdearen hegoaldean parke bat osatzeko
Uztailaren 6an Gasteizen izandako kazkabar-ekaitzak gogor kaltetu zituen Salburuko hezeguneko hegazti txikiak Eguraldiarekin lotutako gertakariek egun batzuk lehenago jaiotako hegaztikumeei eragin zieten batez ere. Hain zuzen ere, txiten % 76 galdu ziren; eta, txio iberiarraren kasuan, % 92 izan ziren galdutakoak.
Proposamen irabazlea aukeratu dute Idiazabal JDBko interpretazio zentroa Eraztun Berdean kokatzeko Proyectos y Desarrollos Xortu S.L. enpresak erdi lurperatuta dagoen eraikin berri bat proposatu du. Eraikin horrek siloa besarkatu eta dibulgazio-zentroa Las Neveras muinoaren eta Vasco Navarro trenbidearen trazaduraren beroan nekazaritza eta abeltzaintzako ekoizpen-proiektuarekin lotzen du.