CROPS4LIFE Red de Espacios Test Agrarios (RETA) elkartearen topaketan Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak proiektuaren aurrerapenak partekatzen ditu nekazaritza test gunetan interesa duten pertsona eta erakundeekin.
CROPS4LIFE proiektua Mendineteko lankidetza talde batean parte hartzen hasi da Talde horretan, landa-garapenarekin zerikusia duten hainbat eragilek parte hartzen dute, eta Euskadiko nekazaritzako elikagaien test-guneetarako kudeaketa-eredu komun bat definitzen ari dira.
CROPS4LIFE proiektuak lurzoruaren laginketa kanpaina hasi du Crops4LIFE proiektuaren helburu nagusietako bat da birsortze-nekazaritzaren jardunek karbono-bahiketari dagokionez duten eragina aztertzea. Horretarako, Neikerrek lurzoruaren laginak hartuko ditu proiektuaren hasieran eta amaieran alderatzeko.
Ongi etorri CROPS4LIFE proiektuaren buletinera Ongi etorri CROPS4LIFE buletinera! Hiru hilean behin, proiektuarekin lotutako berriak eta aurrerapenak kontatuko dizkizuegu. Lanean ari gara gure nekazaritzako elikagaien katea birlokalizatzeko eta Gasteizen eta Araban kontsumitzen ditugun tokiko elikagaiak biderkatzeko. Proiektu bat pertsonentzat eta planetarentzat. Informazio gehiago nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.
CROPS4LIFE partzuergoko ordezkari batek Catalunyako nekazaritza-testak bisitatu ditu Sustaiak Habitat Design-ek Mendinetek antolatutako bisita teknikoan parte hartu du, nekazaritzako eta elikagaigintzako testen esperientziak ezagutzeko.
ALEKOk hasiera emango dio probatzaileen lehen promozioari prestakuntza-aldia abian jarrita Otsailetik uztailera bitarte, 16 pertsonek elikagaien ekoizpenean prestakuntza jasoko dute ALEKO nekazaritzako test-gunera sartu ahal izateko baldintza gisa nekazaritza birsortzaileko hainbat ereduren arabera.
ALEKO: 2024. urteko promoziorako izena emateko epea ireki dugu Urtarrilaren 9ra arte egongo da irekita epea.
CROPS4LIFE proiektuak 'European Meeting of Farm Incubators' programan parte hartu du, proiektua ezagutarazteko eta esperientziak trukatzeko CROPS4LIFEk Vitoria-Gasteizko lehen nekazaritza-inkubagailua sortuko du, Basaldea udal haztegi agroekologikoan eta Monasterioguren kontzejuan dauden lursailak erabiliz.
Gasteizek hasiera eman dio CROPS4LIFE proiektuari, elikagai freskoen ekoizpena eta tokiko kontsumoa areagotzeko CROPS4LIFE programaren helburua da Gasteizko udalerrian nekazaritza birsortzailean oinarritutako nekazaritzako ustiategi berrien bideragarritasuna frogatzea. Horretarako, nekazaritzako test bat egingo da, lehen sektorean profesional berriak sartzeko.