Hirugarren kontzertua: Ainhoa Arteta. Ekainak 22 Ainhoa Artetak Pucciniren Bohèmen egin zuen debuta Mimiren pertsonaiarekin, hor hasi zen ibilbide bikaina. Ekainaren 22ko kontzertu honetan Puccini eta Faure omentzen ditu, Javier Carmenak pianoa lagunduta.
Bigarren kontzertua: Edgar Moreau&Jérèmie Moureau. Maiatzak 30 Frantziako biolontxelo jotzaile gazte hau lau urterekin hasi zen instrumentu hau jotzen eta pianoa sei urterekin; ganbera-musikari konprometitua da eta izen handiko laukoteekin lan egin du eta jaialdi ugaritan aritu da. Oraingo honetan, Jérèmie anaia gaztearekin dator, eta Schumann, Strauss eta Grieg musikariek joko duten programa interpretatuko du.
Lehenengo kontzertua: Borodin Quartet, vArvara. Apirilak 17 Asteazkenean, hilaren 17an, Kontzertu Handien Zikloaren 19. edizio honetako lehen kontzertua izango da. Hitzordua 19:30etan izango da Antzoki Zaharrean. Varvara piano-jotzaile moskutarrak lau urte zituela ekin zion musika-prestakuntzari, eta gaur egun mundu osoko orkestrei lagunduz garatzen du bere nazioarteko ibilbidea. Oraingo honetan, 70 urte baino gehiagoko ibilbidea duen Borodin laukote ospetsuarekin batera, Shostakovich eta Beethoven interpretatuko dituzte.
Dantza Topagunea Zubiak 'Dantza Sarean' jaialdiaren barruan dagoen sentsibilizazio eta akonpainamendu programa da. Larrua Proiektuak eta Gasteizko Udal Antzoki Sareak bultzatutako jarduera honek dantza garaikidea jendeari hurbildu eta bere esperientzian lagundu nahi dio, hizkuntza hori hobeto ulertzeko tresnak partekatuz. Aurten Zubiak ekimenaren barruan dantza tailerrak eta Dantza Topagunea jarduera berri bat izango ditugu.
Udaberriko denboraldia Ezagutu apirila eta ekaina bitartean sareko antzokietan gozatu ahal izango dituzun 38 proposamenak: antzerkia, dantza, kontzertuak, zirkua, musika...
Antzoki irisgarria izan gaitezen! Poncia, Pentacion Espectáculos taldekoa, maiatzaren 17an izango da, eta funtzio irisgarria izango da ikusmen edo entzumen desgaitasuna duten pertsonentzat.
2024ko neguko denboraldireko sarreren eta abonamenduen salmenta Abonamenduen salmenta urtarrilaren 18tik 21era izango da. Abonamendu irekiak urtarrilaren 23an eta 24an eskuragarri egogo dira. Sarreren salmenta urtarrilaren 25ean hasiko da.
XXI. mendeko flamenkoa. 27 edizioa. Berriz ere gurekin da 'XXI. mendeko Flamenkoa' zikloa Jesús Ibáñez de Matauco antzokian. Aurten, gainera, Tomatitoren kontzertuarekin Principal Antzokian.
Pantomima (musika familian) Haur txikientzako ikuskizuna, Euskadiko Orkestraren eskutik, urtarrilaren 28an 17:00tan eta 18:30ean Federico García Lorca antzokian. Sarrerak dagoeneko salgai.
2024ko neguko denboraldia Antzerkia, musika, dantza, familiarentzako ikuskizunak... Ezagutu aldizkarian urtarriletik martxora egongo direnak.
B.B. King Spirituals Gospel kontzertua Chicago Mass Choir abesbatzaren eskutik, bluesaren erregearen omenez. Abenduaren 12an 19:30ean Principal Antzokian.
Lenguajes Zirkoa, antzerkia, musika eta ikusmenerako poesia, ia zinematografikoa den dramaturgiaren zerbitzura. Abenduaren 22an, 19:30ean, Félix Petite antzokian.
Iván Ferreiro Abenduaren 21ean Iván Ferreirok zuzenean aurkeztuko du Gasteizko Principal antzokian TRINCHERA POP, bere album berria.
BADON* Opera garaikidea dugu Badon*, antzerki postdramatikoko kodeetan oinarritutakoa. Korrika Kulturalaren eskutik. Abenduaren 1ean izango da, 19:30ean, Principal Antzokian.
Ezagutu Gabonetako programazioa Askotariko lengoaiak dituzten arte eszenikoen 16 proposamen izango ditugu, besteak beste, musika, dantza, antzerkia, zirkua, umorea eta magia. XXI mendeko Flamenkoaren zikloa ere aurreratzen dizuegu, 2024rako 5 kontzertuekin datorrena .
Inactuales Ikusten denak, benetan ematen digu errealitateaten irudi bat? Oscar Gómez Matak eta Juan Lorientek sentikortasunaren bila. Azaroaren 16an, 19:30ean, Jesús Ibáñez de Matauco Antzokian. JIM Actual zikloa, sarrerak dagoeneko salgai.
Bidaia Marcus Englerten musika, Itziar Ituñoren ahotsa, hainbat musikari eta dantzari... Uztailan Alemanian estrenatu zen eta orain Euskal Herrira dator. Azaroaren 4an 19:30ean, Principal Antzokian. Euskarazko ikuskizuna, sarrerak dagoeneko salgai.
La vida es sueño: auto sacramental Entzun. Begiratu. Ikutu. Usaindu. Dastatu. Lokartu. Calderón de la Barcaren 'La vida es sueño' lana zentzumen guztiekin gozatzeko aukera. Azaroaren 10 eta 11an, 19:30ean, Félix Petite Antzokian. Sarrerak dagoeneko salgai.
Aitzina Folk: Munduari begiratzeko Abenduaren 27an, arratsaldeko 19:30ean Principal Antzokian. Kirmen Uriberen poesia, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda eta Bingen Mendizabalen musika eta Mikel Valverderen artea. Sarreren salmenta azaroaren 3an hasiko da, arratsaldeko 17:30ean.