Ekonomia Sustapeneko albisteak

Edukiak bilatu

Hautatu edo idatz ezazu data
Hautatu edo idatz ezazu data

1 - 20 emaitzak (guztira 324 inguru)

• Zabalik dago ekiteko lantegi praktikoak izena emateko epea

Ezaguerak eta trebetasunak indartu nahi duten ekintzaileei zuzenduta daude lantegiak, gai hauei buruz: nola egin aurre ekiteko beldurrei, enpresa berrien zerga bete-beharrak eta autonomoen erregimena, salmentarako lehen trebetasunak, nola jakin nire negozio-ideia bideragarria ote den, kudeaketa optimizatua , SECOT-Araben eskutik enpresa plana nola prestatu eta interneten presentzia eta posizionamendu. Izen-ematea | Informazio gehiago.

• Araban ekintzale izan eta enpresa berriak sortzeko laguntza: Araban Ekinean 2020

Arabako ekoizpen egitura modernizatzen, dibertsifikatzen eta haren lehiakor-tasuna hobetzen laguntzen duten proiektuak egiten dituzten erakunde edo pertsona ekintzaileei Arabako Foru Aldundiaren diru-laguntza. Epea: 2020ko otsailaren 28ra arte.

• Enpresa ideia bat garatzeko eta enpresa proiektu berriak abian jartzeko laguntzak eskatzeko epea zabalik dago

Gasteizko Udalak, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren erakunde kolaboratzailea den aldetik, prozesuan parte hartzeko eskabideak jasotzeko epea ireki du 2020ko urtarrilaren 22tik otsailaren 14ra arte.

• Otsaileko enpresa sortzeko ikastaroa (hastapena): izena emateko epea zabalik

Lehen aldiz norbere kontura lan egitea pentsatu eta negozio-ideia duen herritarrari zuzendua. Helburuak honako hauek dira: ekintzaileak ezinbesteko alderdiak ebaluatu ahal izatea ideia proiektu bideragarri bihurtzeko, zalantzak ebaztea, ideia planifikatzea eta funtsa ematea, eta azkenik, enpresa-proiektua aurreko bideragarritasun-analisia lortzea. otsailak 3 - 7, 9:30etik - 13:30era. Izen-ematea | Informazio gehiago.

• Badago eskuragarri 2019 Urban Commerce jardunaldiaren dokumentazio osoa

Jardunaldiko hitzaldietako bideo eta argazkiez gozatzeko aukera dago Udalaren webgunearen bitartez. Interesgarria izatea espero dugu! Urban Commerce 2019ko jardunaldiaren konklusioak

• Araba 4.0-ren urteroko jardunaldia: Industria 4.0 zure eskura

Arabako enpresaren lehiakortasunerako eta lurralde horretan aurrez-aurreko garapen-aukera berriak garatzeko funtsezkoa da 4.0 industria. Jardunaldi honetan benetako eta gertuko enpresak ezagutuko ditugu, eta, horietan, 4.0 industria gaitzen duten teknologiak sartzeari esker, enpresak erronka bat konpontzea, eraginkortasuna hobetzea edo negozio-aukera berriei ekitea lortu du. Eskaintza eta eskari teknologikoaren arteko ikuspegi praktiko baten bidez, ikusiko dugu 4.0 industria Arabako ETEen eskura dagoela eta prestakuntza aktiboa dela. Azaroak 15, 9:00etatik 16:00etara, Europa Biltzar Jauregian. Informazio gehiago eta izen-ematea.

• Azaroko enpresa sortzeko ikastaroa (hastapena): izena emateko epea zabalik

Lehen aldiz norbere kontura lan egitea pentsatu eta negozio-ideia duen herritarrari zuzendua. Helburuak honako hauek dira: ekintzaileak ezinbesteko alderdiak ebaluatu ahal izatea ideia proiektu bideragarri bihurtzeko, zalantzak ebaztea, ideia planifikatzea eta funtsa ematea, eta azkenik, enpresa-proiektua aurreko bideragarritasun-analisia lortzea.. Azaroak 4 - 8, 9:30 - 13:30. Izena eman | Informazio gehiago

• Hurbiltasuneko merkataritzen esperientzia jasangarriak eta haien inpaktua mugikortasunean, gai interesgarriak Urban Commerce 2019 ekitaldian

Hilaren 31ko hitzorduan, hurbiltasuneko merkataritzak hirien mugikortasun jasangarriagorako dakartzan abantailei buruz hitz egingo dute Ramón López de Lucio eta Mateus Porto arkitekto hirigileek. Gainera, merkataritza jasangarrien esperientzia ezagutuko dugu hainbat protagonistaren eskutik, hala nola Sébastien Rouyet (Madril Zentralen aldeko saltokia), Lorena Gasco eta Javier Sánchez (Ray Musgo), Rosa Ugalde (Ekobizi) eta Verónica Drazdova (Moiqut). Programari buruzko informazio gehiago. Izen-ematea zabalik urriaren 28ra arte.

• Urriaren 30ean enpresa txikientzako Hazinnova zerbitzua aurkezteko jardunaldia Europa Jauregian

Hazinnova zerbitzu berri bat da zure ETEk berrikuntzak egin diztan erraz, azkar eta doan. Vitoria-Gasteizko Udaletik, Arabako Ganberarekin lankidetzan, Innobasque eta SPRIrekin batera, hurrengo 'Hazinnova, eskualdez eskualde' jardunaldira gonbidatzen zaituztegu, eta bertan zehaztasun handiagoz ezagutu ahal izango duzue zerbitzu hau. Urriak 30, 9:30etatik 11:00etara, Europa Jauregian.

• Lan-kontratazioak egiteko udal-laguntza ekonomikoak, urriaren 30 arte.

Martxoaren 26tik urriaren 30 arte lan-kontratazioren bat egin edo egin behar baldin baduzu (gutxienez % 50eko lanaldirako eta 6 hilabete edo gehiagorako), gehienez 6.000 euroko dirulaguntza lortu dezakezu, edo 9.000 eurokoa, baldin eta kontratatuak DSBEaren jasotzaileak, 35 urtetik beherakoak, iraupen luzeko langabeak edo 55 urtetik gorakoak badira. Informazio gehiago eta eskaerak.

• Pablo Foncillas eta Zigor Aldama, Urban Commerce ekitaldiaren irekieran eta itxieran

Pablo Foncillas enpresa-arloko berritzaileak Urban Commerce ekitaldiaren irekieran azalduko du –urriaren 31n, Europa Jauregian– nola irabaz daitezkeen bezeroak Amazonen aroan, eta Zigor Aldama kazetariak, aldiz, Txinatik ekarriko dizkigu laster etorriko zaizkigun merkataritza-berrikuntzak. Tartean, jasangarritasuna ardatz gisa hartuta, esperientzia berritzaileak ezagutaraziko ditugu, baita hiri-merkataritza minoristak bere etorkizuna errotzeko kontuan hartu beharreko zenbait alderdi ere. Inskripzioak urriaren 25era arte irekita.