Museoen Nazioarteko Eguna 2026 Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko aukeraz betetako egitaraua Arabako museoetan: Eclipse total, más que un evento astronómico (hitzaldia eta tailerra), Natur Zientzien Museoan; Poesia Arte Ederren Museoko koadroen aurrean (Poetak maiatzean)... eta askoz gehiago. Eta Arabako Natur Zientzien Museoak 40 urteko ibilbidea ospatzen jarraitzen du. Zorionak!
Aisialdiko begirale ikastaroa Gurutze Gorriak aisialdiko eta denbora libreko monitore izateko ikastaro trinkoa antolatu du ekainaren 11tik uztailaren 22ra, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara. Izena eman dezakezu.
Formakuntza: Adimen Emozionalean formakuntza Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) astialdi begirale zein hezitzaileei zuzendutako formakuntza saio bat antolatu du, nerabeen kudeaketa emozionalerako oinarrizko baliabideak lantzeko.
Kontzertua. Queralt Lahoz Queralt Lahoz taldeak Favorosa Tour 2026 kontzertua aurkeztuko du, "9: 30PM" bigarren albumaren eszenaratze intimoa. Apirilak 25ean, Arkabian.
BATERA, Kultura proiektuak elkarrekin Euskarazko proiektu kulturalak bultzatzeko deialdia bueltan da Izazkun Arrue Kulturgunean, Gauekoak programarekin elkarlanean.16 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta. Epea irekita apirilak 26ra arte.
AVANZA 2026 Azoka Apirilaren 21ean eta 22an Europa Biltzar Jauregian. DBHko eta Batxilergoko ikastetxeentzat, familientzat eta datorren 26-27 ikasturterako LHren aukerak ikasi edo ezagutu nahi dituzten pertsonentzat.
Lan saio teknikoa: Adimenak xuxurlatzen duena: osasun mentala ulertzeko eta kudeatzeko gakoak Hezkuntza-orientazioko eta gizarte- eta lan-orientazioko profesionalei zuzendutako jardunaldia, osasun mentalaren kontzeptua ezagutzeko eta horri buruz hausnartzeko. Maiatzaren 13an.
Gasteizko 2026ko Enplegu Foroa Enplegu-aukeren bila bazabiltza, ez galdu Empleo Gune 2026. Hemen da berriro jarduera, enpresa eta lan eskaintza ugarirekin. Eman izena eta parte hartu. Maiatzak 13an.
Auzolandegiak. Auzolandegietan jatorri ezberdinetako gazteak biltzen dira, euren borondatez eta ordainetan ezer jaso gabe, aldi batez elkarrekin bizi eta gizarte osoarentzat onuragarria den proiektu batean parte hartzeko. Epea apuntatzeko, apirilak 30era arte.
Zentzuz gozatu. Seguru sentitzea da onena Zure sexualitatea askatasunez, segurtasunez eta atseginez bizitzeko informazio argia, eskuragarria eta erabilgarria izan nahi duzu? Zure eskubideak ezagutu!
Teknologia digitalari eta osasun mentalari buruzko ikastaroa Ikastaroa, hezkuntza-eragileei ezagutza eta tresna praktikoak emateko, gazteek teknologia digitalarekin duten harremana osasungarriagoa izan dadin. Maiatzaren 6an eta 13an.
Jardunaldiak: "Fokuan" Gaur egungo nazioarteko gatazka nagusietako batzuei buruz hausnartzeko jardunaldiak. 2026ko apirilaren 23ra arte ospatuko dira, "Zauritutako mundu batean eutsi" izenburupean.
Gazte Hitzak literatur deialdiak baditu irabazleak! Maiatzaren 30ean izango da sari-banaketa eta erakusketa ibiltariaren inaugurazioa, Montehermoso Kulturunean.
Xtraklub, Asturiaseko herri xarmagarriak 15-18 urte badituzu, eman izena Asturiaseko astebururako eta ezagutu bertako herri politenetako batzuk.
Erakusketa "Entre miradas" Apirilaren 17tik maiatzaren 22ra, ezagutu Maia Echevarríaren lana, Labe Gazte Laborategian. Erakusketan, erretratua emozio, identitate eta esperimentazio bihurtzen da. Pieza intimoak, garaikideak eta sentsibilitatez beteak. Etorri 17:00etatik 20:30era (Az-Os). Sarrera doan, ez galdu!
G4zt3hub, gazteok ekin! 12 eta 18 urte bitarteko gaztea bazara, G4zt3hub zure espazioa da. Zatoz, parte hartu batzarrean eta erabaki zer egingo den gazteen artean datozen hilabeteetan.
Gauekoak. Proiektu poltsa Apirilaren 24ra arte zure proposamena bidali eta errealitate bihurtu ahal izango duzu. Gasteizko gaztea bazara eta buruan ideiaren bat baduzu… hasi forma ematen. Kultura, kirola, aisialdia… zuk jartzen duzu ideia eta Gauekoak-ek laguntzen dizu. Berotzen hasi motorrak!
Gazte Plaza 2026ko apirilaren 18an, Gazte Plaza izango da Gasteizen. Ekimenean, udalerriko artista gazteek beren sormena eta talentua erakutsiko dute. Ikusi programazioa eta animatu parte hartzera!
"Oportunidades de voluntariado en Europa", Europako Elkartasun Kidegoari buruzko hitzaldia 18 eta 30 urte bitartean badituzu eta komunitate osoari laguntzeko aukera baten bila bazabiltza, izena eman eta hurbil zaitez apirilaren 23an, 18:30ean, Gazte Informaziorako Bulegora. Europako Elkartasun Kidegoa zertan datzan eta nola parte har dezakezun azalduko dizugu.
GAZ-Gasteiz ikastaroak. Gazteen emantzipazioa Kontsultatu maiatzera arteko programazioa. Ongizate emozionalari buruzko ikastaroak eta emantzipazioari buruzko hainbat saio: etxebizitza-alokairua, erosketa, hipoteka... Anima zaitez!