Azaroaren 16an - 16:00-20:00 - Hitz ordu interesgarri bat Migrazioarako Euskal Itun Sozialarekin lotuta
Erakusketaren bat antolatu nahi izaneza gero, Adinekoentzako Zentro Soziokulturalek haien erakusteremuak eskaintzen dizkizute
2019 udal aurrekontuak prestatzen lagunduko diguzu? Aurten, prozesu demokratikoagoak garatzeko helburuarekin, herritarrek 2019ko udal aurrekonturako dituzten lehentasunak azaltzeko aukera izango dute elkargune eta auzoguneetan, aurrekontu proiektua aurkeztu baino lehen. Beharrezkoa da izena ematea.
Vitoria-Gasteizen ezer hobetu daitekeela uste baduzu, hartu parte! Parte hartu zure auzogunean eta lagundu auzoa hobetzen auzokideekin batera, edo hurbildu elkarguneetara eta lagundo hiria hobetzen interesa duzun horretan.
Herritarrek Parte hartzeko Jardunaldiak: Berrikuntza Herritarren Partaidetzaren alorrean Otzailaren 15ean, zenbait hiritako ordezkariek herritarren partaidetzaren alorrean izan dituzten esperientziak eta udalerrian lortzen ari diren ondorioak hurbiletik ezagutzeko aukera eskainiko digute: - Jun (Twitter, partaidetzarako eta gardentasunerako tresna gisa) - Bartzelona (Auzoa, partaidetzaren ardatz) - A Coruña (Herritarren Laborategiak) - Gasteiz (Mugikortasun Iraunkorren aldeko Herritarren Foroa) Eta honetaz gain 'Teoriatik praktikara. Berrikuntza publikorako ikuspegi esperimentala aplikatzen'.
Gizarte-gaitasunetarako lantegiak: bilera eraginkorrak, moderatzen eta eztabaidatzen ikastea Helburua: Bilera modu eraginkorrean garatzen dela bermatzea, pertsonen parte-hartzea eta horien konpromisoa eta erantzukizuna sustatzen duten tresnak eta gaitasunak erabiliz. Datak: urtarrilak 9, 16, 23 eta 30.
Mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzako ibilgailu elektrikoak dagoeneko eskura daude Salburua parkea bisitatzeko
Bozketa bukatuta, lan egiteko ordua da 16 proiektu hautatu dira 'Mejorando Vitoria Gasteiz Hobetuz' programaren barne. Guztira Udalak 3 milioi euroko inbertsioa egingo du 2018 eta 2019 urteetan zehar.
Gaur, Mahai-ingurua. Hedabideak iritzi-sortzaile Gonbidatu nahi zaituztegu hurrengo urtarrilaren 11n egingo den hedabideak iritzi-sortzaileei buruzko mahi-ingurura. 19:00etatik 20:30era izango da Goiuri jauregian. Aitor Buendíak eta hainbat komunikabidetako kazetarik eztabaidatuko dute hedabideek iritzi publikoan duten eraginari buruz. Jaso ezazu zeure gonbidapena doanik gizarte-etxeetan.
Hitzaldia/Lantegia. Zure elkartearen eskubideak eta betebeharrak: Gardentasunari buruzko Legea eta Informazio publikoa Eskuratzeko Bidea Urtarrilaren 31n, ezagutu erakunde publikoen eta diru- laguntzak eta laguntza publikoak jasotzen dituzten elkarteen eta fundazioen betebeharrak. Izena eman ezazu hemen edo 010 telefonora deituz eta aurrez aurre Herritarren Arretarako Bulegoetan.
Salburua Auzogunea berriro ere martxan: alkateak azalduko du tranbiaren ekialdeko hedapena Urtarrilaren 16tik aurrera Salburuako auzotarrek Auzogune propioa izango dute. Bertan, auzoa hobetzeko eztabaidak eduki ahal izango dituzte Udalaren pertsonal teknikoarekin eta talde politikoekin batera. Mugikortasun iraunkorraren aldeko herritarren foroarekin batera egingo da lehenengo saioa.
Txikienek dagoeneko badute Elkargunea Pasaden abenduan herritarren partaidetzako espazio berezi bat jarri genuen martxan. Haur eta Nerabeen Elkargunea hiriko gazteenek beren ikuspegia eman dezaten pentsatuta dago. Aktiba(tu) programan parte hartzen duten ikasleez gain, edozein mutilek edo neskak har dezake parte.