San Andreseko kiroldegiak 20 urte bete ditu! Irailaren 25ean, 17:00etatik 19:00etara, San Andreseko kirodegiak bere 20. urteurrena ospatzeko hainbat jarduera eskainiko ditu. Zatoz eta parte hartu nahi duzun guztian!
"Zure osasun-zentroak gizarte-etxea errezetatzen dizu". Zabalganeko gizarte-etxeak zure osasuna hobetzeko urrian eta azaroan egingo den programan parte hartzera gonbidatzen zaitu. Urriko hitzaldi eta tailerren ardatza elikadura eta ariketa izango dira, lo egiteko tresna gisa, osasun-langileek antzemandako beharrak direla eta.
Ba al zenekien... Kirol Zerbitzuak kirol-jarduerak antolatzen dituela Gasteizko kontzejuetan? Vitoria-Gasteizko Udaleko Kirol Zerbitzuak udalerriko landa-eremuetan bizi diren pertsonentzako kirol-jarduerak antolatzen ditu. Horrela, kirola bizilekura hurbiltzen dugu eta herrietako bizitza bultzatzen dugu.
Kirol hitzorduak: tai jia, mendi-ibiliak (senderismoa) eta street hiit-a zure eskura urriko asteburuetan Hainbat modalitatetako kirol jarduerak, hasten ari diren edo oinarrizko maila duten pertsonentzat diseinatuak, betiere langile espezializatuek gainbegiratuta. Egin lehen urratsa eta saiatu!
Kirol Zerbitzuak esterilla pertsonalen erabilera bultzatzen du higienea eta ongizatea lehenesteko. Higiene-baldintza onenak bermatzeko eta espazioen mantentze-lanak errazteko, gimnasioek eta ariketa-gelek erabilera partekatuko esterilla berriak jartzeari utziko diote pixkanaka, haien balio-bizitzaren amaierara iritsi ahala. Horregatik, erabiltzaile bakoitzak bere esterilla ekartzea gomendatzen dugu, entrenamenduetarako eta zuzendutako jardueretarako.
Irailaren 30ean hasiko dira Udalaren kirol jarduerak. Oraindik garaiz zaude izena emateko Oraindik plaza libreak daude eskainitako ikastaro ugarietako batzuetan. Kontsultatu zeintzuk diren eta eman izena.
55 urtetik gorakoentzako ibilbideak natur inguruetan Ezagutu itzazu Arabako txoko izugarriak udazken honetan, irteera gidatuetan eta garraioa barne. Astearte eta ostegunero, irailaren 15etik aurrera. Izen-emateak Gasteizko Udalaren gizarte-etxe eta kirol-instalazioetan, irailaren 4tik aurrera.
Ez ahaztu irailaren 3an izena emateko epea amaituko dela 2026-2027 ikasturtean kirol-jarduerak egiteko plazen zozketan parte hartzeko. Ez ahaztu! Kontsulta itzazu eskaintzen diren jarduerak eta eman izena zozketan. Ehunka jarduera daude aukeran, askotariko ordutegiekin.
Lagundu hobetzen 2026ko udako kanpainari buruzko gogobetetze-inkestari erantzunez 2026ko udako kanpainan izandako esperientzian oinarrituta, zure iritzia partekatuz laguntzeko eskatzen dizugu.
Igerileku estali guztiak, Judimendi eta Ibaiondo izan ezik, irailetik aurrera egongo dira erabilgarri Ez ahaztu! Kontsulta itzazu eskaintzen diren jarduerak eta eman izena zozketan. Ehunka jarduera daude aukeran, askotariko ordutegiekin.
Bazenekien Kirol Zerbitzuak kirol egokitua ere sustatzen duela? Vitoria-Gasteizko eta Arabako elkarteek, Gasteizko Udalarekin lankidetzan, kirol-kanpainak antolatzen dituzte desgaitasuna duten pertsonentzat herritar guztiek jarduera fisikoa egin ahal izateko.
Ez ahaztu irailaren 3an izena emateko epea amaituko dela 2026-2027 ikasturtean udal-jarduerak egiteko plazen zozketan parte hartzeko Ez ahaztu! Kontsulta itzazu eskaintzen diren jarduerak eta eman izena zozketan. Ehunka jarduera daude aukeran, askotariko ordutegiekin.
Udan ere jarraitu mugitzen! Jarduera nautikoak, Kirol Bidean, udako kirol-ikastaroak... Hori guztia eta gehiago, uda dibertigarria eta osasungarria goza dezazun. Adinaren baldintzak kontsultatu, eta izena eman. Plaza libreak daude oraindik (besteak beste, kayaka, espeleologia, via ferrata...).
Oraindik zabalik dago 2026-2027 ikasturterako udal-jardueretako plazen zozketan izena emateko epea Irailaren 3ra arte plazen zozketan parte hartzeko aukera duzu. Aurten zozketa-sistema berria estreinatuko dugu, eraginkorragoa eta ekitatiboagoa. Ez ahaztu!
Udan, gozatu eguzkia eta igerilekuak segurtasunez Gogoratu sorosleek emandako jarraibideak eta aholkuak betetzea, itotzea, bizkarrezur-muineko lesioak eta bero-kolpeak saihesteko. Zuhurtziagabekeria batek ez diezazula uda zapuztu!