Gasteizek 'Eraztun Berdera iristeko zortzi ibilbide' izeneko proiektua aurkeztu du Fiturren Arabako hiriburuaren oinarri berdea ezagutzeko Hiriburua hiri eremu ekoturista bihurtzeko asmoz hiriak abian jarritako estrategiari lotuta dago proiektua.
Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak Urarteko baratzeak eskatzeko epea ireki du Laborantzarako 50 lursail baino gehiago eskainiko dituzte eta 4 urtez ustiatu ahal izango dira.
OLBk 4.000 landare eta 45 espezie berri baino gehiago sartu ditu bere bildumetan Udazkeneko eta neguko landaketetan hainbat zuhaitz-espezie, zuhaixkak, sastraka eta landare bizikor sartuko dira. Landaketa horietako batzuk enplegu-plan batek egingo ditu.
Urarteko baratzeek laborantzarako 50 lursail baino gehiago eskainiko dituzte eta 4 urtez ustiatu ahal izango dira Eskaera egiteko epea urtarrilaren 8an irekiko da.
Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak 55 jarduera aurkeztu ditu 2025eko negurako Izen-emateak abenduaren 26tik, ostegunetik, aurrera egin ahal izango dira Atarian, gizarte-etxeetan, 010 telefono-zenbakian eta Udalaren webgunean.
Udalak Olarizuko Lorategi Botanikoaren Gida Plana idazteari ekin dio eta proiektuarentzako laguntzaileak bilatzen hasi da Lorategiak 17 urte daramatza Gasteizko landareen biodibertsitatea zaintzen, ingurumen heziketa eskaintzen eta ondare naturalaz gozatzeko aukera ematen.
Olarizuko Lorategi Botanikoak landare erabilgarrien eta apaingarrien gune berria izango du Espezie bereziak izango dituen gune berri hau Jauregilandako garai bateko baserriaren inguruan jarriko da eta horrek Olarizu bisitatzearen erakargarritasuna hobetuko du.
OLBk ikastetxeentzako hezkuntza-jardueren eskaintza berritu du OLBk 3 eskola jarduera berri eskaini ditu, ikasleen artean landare-biodibertsitatearen ezagutza eta harremana sustatzeko. 2024-2025 ikasturtean, 2.000 ikasle inguruk lorategi botanikoa bisitatuko dute eskola-programan parte hartzeko.
Salburuko hezeguneetan gertatu da: kumeak zan ditu mokozabal bikote batek, Euskal Herrian lehen aldiz Betoñuko urmaelean bi ale jaio dira; horrenbestez, espezieak umatu duen Penintsulako iparraldekoen lekua bihurtu da Salburua.
CEAk 47 jarduera aurkeztu ditu naturarekin kontaktuan udazkenaz gozatzeko Izen-emateak irailaren 26tik aurrera egin ahal izango dira, Udalaren webgunean, 010 telefonoan edo aurrez aurre Atarian, hiriko gizarte etxeetan eta kiroldegietan.
Udalak 190.000 euro inbertituko ditu Eraztun Berdean 8 iturri berri jartzeko Proposamena herritarrek parte hartzeko 'Vitoria-Gasteiz Hobetuz 2023-2025' programaren barruan hautatua izan zen.
Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak zortzi bisoi europar askatu dute Salburuan Espezie hori kontserbatzeko lanen eta tranpa kanpaina arrakastatsuen ondorioz, esan dezakegu Araba bisoi amerikarrik gabeko lurraldea dela.
Eraztun Berdeak hiru lursailetan zaldi- eta ardi-azienda egotea ahalbidetuko du, landaretzarik gabe mantentzeko Landaredia mozteko sistema mekanikoa baino jasangarriagoa den abeltzaintza-aprobetxamendu horrek 37 hektarea hartuko ditu.
Eraztun Berdeak oinezkoentzako pasabide berri bat izango du Armentiako basoa eta Zabalganeko parkea lotzeko Mariturriko bulebarraren eta Ibaiako kirolgunearen arteko zerbitzu-bidearen gainean egongo da.
Olarizuko Lorategi Botanikoak interpretazio-kartelak berritu ditu 2023an, panel berrien edukiak, ilustrazioak eta maketazioa berritu dira, eta 2024ko maiatzetik jarrita daude botanikoan. Era berean, landatutako espezieak identifikatzeko etiketak jarri dira.
OLBk 'Salburua eta Zadorra ibaiaren KBEen biodibertsitatearen kontserbazio-egoera hobetzeko lanak' proiektuan parte hartzen du Proiektuaren helburua Zadorra Ibaia eta Salburua KBEetako flora eta fauna babestuaren kontserbazio-egoera hobetzea da.
Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak 48 jarduera aurkeztu ditu 2024ko udarako Izena emateko epea ekainaren 26an, asteazkenean, irekiko da Atarian, gizarte-etxeetan, 010 telefono-zenbakian eta Udalaren webgunean.
Salburuan uretako 1.500 hegazti baino gehiago izan ziren azken negu pasan Eraztun Berdearen eta Biodibertsitatearen Unitateak nazioarteko zenbaketetan parte hartzen du 1999an Salburua leheneratu zutenetik.
Espazio Publikoaren Sailak hobekuntzak sartu ditu Olarizuko labirintoan auzokideek egindako eskaerei erantzuna emateko Zelaian egindako lanak gaur goizean hasi dira eta lanek sei hilabete iraungo dute.