Bitartekaritza proiektua: Zubiak eta Dantza Sarean Bitartekaritza-proiektu bat da Zubiak, Udal Antzoki Sareak antolatutako dantza-programazioaren parte dena, Dantza Sarean zirkuituan.
Gazteentzako antzerkia Udal Antzoki Sareak gazteak animatzen ditu arte eszenikoak ezagutzera. Antzerkia, musika eta dantza zure zain daude gure antzokietan.
Udalberri-udako programazioa: informazioa eta salmenta Udal Antzoki Sareak denboraldi berria aurkezten du. Ezagutu datozen ikuskizunak.
50. Nazioarteko Antzerki Jaialdia Zorionak! Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdiak 50 urte bete ditu. Eta ospatzeko, tokiko, nazioko eta nazioarteko eszenako izen propioz betetako programazioa. Klikatu esteka programazio osoa ezagutzeko eta aldizkaria eta bideoa deskargatu ahal izango dituzu.
Querida Ágatha Christie Carmen Morales berriro gure hirian: abuztuaren 5ean eta 6an Felix Petiten izango da Ágatha Christie interpretatzen. Bere ondoan, Juan Meseguer bikain bat, Benito Pérez-Galdós idazleari bizia ematen. Ez galdu literaturako bi handi horien arteko harreman berezia.
Antzoki Sareko Programazioaren aldizkaria Maiatzetik uztailera bitartean, gure antzokietan, besteak beste, Lola Herrera, Silvia Marsó, Emma Suarez, Carolina Yuste, Fernando Cayo...aktoreez gozatzeko aukera izango duzu.... Gainera, dantza eta umore ugari, zirkua, musika... eta bertako bi estreinaldi. Galdu nahi ez baduzu, ez ahaztu salmentaren hasiera-data: apirilaren 10ean, 10:30ean
Antzoki Sareko programazioa Hizkuntza eszeniko ezberdinak arituko dira hiriko antzokietan otsailaren 1etik apirilaren 13ra bitartean, 36 ikuskizun guztira: antzerkia, dantza, euskara, familiakoak, musika, dramaturgia berriak, txotxongiloak, flamenkoa...
Udal Antzoki Sareko leihatilaren kokapen berria Principal Antzokia eraberritzeagatik itxi ondoren, joan zaitez Turismo Bulegora (Plaza España z/g) eta barruan antzoki sarearen leihatila berria aurkituko duzu. Kontsultatu hemen sarreren kokapena eta salmenta ordutegiak.
Udal Antzoki Sareko abendu-urtarrileko programazioa Abenduaren 19tik otsailaren 2ra bitartean, Félix Petite eta Jesús Ibáñez de Matauco antzokietan hamabost ikuskizun izango dituzu, eta horien artean hainbat diziplina artistiko aurkituko dituzu, ez bakarrik antzerkia: magia, musika, dantza, haurrentzako ikuskizunak...
XXI. Mendeko Flamenkoaren zikloa. 28.edizioa Berriz ere Jesús Ibáñez de Matauco Antzokian, otsailaren 1etik martxoaren 29ra, flamenko onenarekin urteroko hitzordu honetaz goza dezakezu.
49. Nazioarteko Antzoki Sareko programazioa Honekin batera doakizu hurrengo Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren programazioa. Jaialdiak 37 ikuskizun dakarzkigu, antzerkikoak, dantzakoak, familiakoak, euskarazkoak... Principal Antzokiaren eraberritzeagatik itxi denez, oraingo honetan ikuskizun horiez gozatuko dugu udal-sareko gainerako antzokietan, batez ere Félix Petite antzokian, Ibáñez de Matauco antzokian eta Federico García Lorca antzokian.
Eszenatoki berriak Ezagutu hiriko antzerki-programazioaren kokapen berriak, Principal Antzokiko eraberritze-lanak hasi ondoren.
Iñaki Rikarte, berriz ere Max 2024 sarietako finalista 2023ko edizioan Supernormales ikuskizunarekin Zuzendaritza Onenaren Saria irabazi ondoren, Forever eta María Goiricelayarekin batera antzerkigintzan ere saria irabazteko aukera du Gasteizko zuzedariak. Forever maskara-antzerkia da, testurik gabeko antzezlana, familiari, bizikidetzari, sexualitateari, hezkuntzari, indarkeriari eta abarri buruzkoa. Espero dezagun uztailaren 1ean Tenerifeko Max Sarien galan arrakasta izatea.
La casa vacía, Max 2024 sarietako finalista Proyecto Larrua, Gasteizko dantza garaikideko konpainia, 2015ean sortua, finalista da Max 2024 sarietan, Dantza ikuskizun onenaren eta Ikuskizun eszenikorako konposizio musikal onenaren kategorietan (Luis Miguel Cobo), La casa vacía ikuskizunarekin. La casa vacía Gasteizko Udal Antzoki Sarearen koprodukzioa da, eta 2022ko azaroan estreinatu zen Antzoki Zaharrean, Nazioarteko 47. Antzerki Jaialdiaren barruan. Uztailaren 1eko galan sariak Gasteizera ekartzea espero dugu.
Sarreren salmenta Azaroaren 21ean, asteartea 10:00etan, hasiko da Gabonetako programazioaren ikuskizunen sarreren salmenta (online, leihatilan zein telefonoz).