Kirola eta elkartasuna "kilo bat gehiago, kilo bat gutxiago" kanpainarekin Gasteizko gizarte-etxeen eta kirol-instalazioen sareak Gabonetako programazioa jarri du abian, eta konpromiso soziala eta herritarren elkartasuna izango ditu ezaugarri. Gabonetako oporretan, abenduaren 22tik urtarrilaren 5era, hainbat kirol-jarduera egingo dira "Kilo bat gehiago, kilo bat gutxiago" (K1+ 1K-) lelopean. Eman izena azaroaren 28tik aurrera!