GOGORATU! Emakumeen Etxea itxita egongo da Aste Santuko egunetan, San Prudentzion eta Langileen Nazioarteko Egunean (apirilaren 2tik 6ra, 27 eta 28a eta maiatzak 1).
Adurtzako ibilbidea. Hiriak XX. mendearen erdialdean izandako eraldaketak Ibilbide historiko-artistiko honetan, Gasteizek XX. mendearen erdialdean (diktadura frankistaren testuinguruan) izan zituen eraldaketak ezagutuko ditugu. GIDA: Kalearte, Turismoa eta Kultura. Irteera: Pilar Arostegi Udal Artxiboa. Apirilak 18.
Etxeko eta zaintzako langileentzako informazio eta orientazio zerbitzua Etxeko eta zaintzako langileentzako informazio eta orientazio zerbitzua, aldez aurretik hitzordua eskatuz, asteazkenero 17:30etik 19:30era. Apirilak 1, 8, 15, 22 eta 29.
3ren artean zineforuma: Faisaien irla Zer da muga bat? Gizakiak asmatutako fikzioa? Ondorio ankerrak dituen irudizko lerro bat? Sarrera doan, inskripziorik gabe, lekuak bete arte. Apirilak 16.
Nerabeentzako Autodefentsa Feminista AutoDefentsa Feminista saioa bateratua Gasteizko Mugimendu Feministaren parte-hartzearekin. Apirilak 19.
Jatorri anitzeko emakumeen bilgunea Jatorri anitzeko emakumeen bilgunea, ostegunero 17:30etatik 19:30etara. Apirilak 9, 16, 23 eta 30.
Hitzaldia: El latido humano de la migración: un viaje de esperanza y transformación, Inmaculada Mora Pecesekin
Xake talde feminista Martxoaren 9an hasiko da Xake feminista, 18 urtetik gorako emakumeentzako talde elebiduna, xakean ikasi eta aritzeko. Izen-ematea Etxean bertan, emakumeenetxea@vitoria-gasteiz.city helbidean edo 945 16 12 14 telefonoan.
Denboraren Etxea: ihesgela bat, Maria Maezturekin 12 eta 18 urte bitarteko gazteentzat. Maria de Maeztuk gidatuko digu bidaia, Gasteizko pedagogoa eta emakumeak unibertsitatera sartzeko borrokan aitzindaria hura. Martxoak 7. Bi saio euskaraz eta bat gaztelaniaz.
Hitzaldia: Masculinidades jóvenes en transformación. Entre el compromiso y la reacción Azaroan Lionel S. Delgado eta Josetxu Riviere Aranda izan genituen gurekin #JabeEskolaVG-n. Hitzaldia galdu bazenuen edo berriro ikusi nahi baduzu, hemen duzu!
Etxeko abenduko egutegia Abenduaren 22tik urtarrilaren 6ra (bi egunak barne) Emakumeen Etxeak ez du arreta-ordutegirik izango, eta, beraz, areto-eskaera sistemaren bidez irekiko da (salbu eta abenduaren 24, 25 eta 31n, eta urtarrilaren 1ean eta 6an). Egun horietan jarduerak egitea aurreikusten duten elkarte eta talde guztiek eskaera abenduaren 19a baino lehen egin beharko dute.
Beta Eremu Feminista Formatu txikiko proposamenak jasotzen dituen espazio esperimentala; probatzeko, arriskatzeko eta partekatzeko gunea. Denetarik izango da: elkarrizketak, poesia, bakarrizketak eta sortzen joango diren beste adierazpide batzuk.