Itun Berdearen albisteak

  • Jardunaldia: Nola sortu negozio-eredu bat ekonomia zirkularrean oinarriturik. Izena emateko epea zabalik

    Jardunaldia enpresei eta ekintzailei zuzenduta dago. Helburua enpresaren balio proposamena ekonomia zirkularrean oinarritzeak ekar daitezkeen abantailak erakustea da. <b>Ekonomia zirkularra</b> kontzeptu ekonomiko bat da, ingurumen iraunkortasunarekin lotuta dagoena, eta hurrengo helburua duena: produktuen, materialen eta baliabideen (ura, energia...) balioa ahalik eta denbora luzeen ekonomian mantentzea, eta ahalik eta hondakin gutxien sortzea. Europako Batzordeak herrialde guztiei bidali die erronka: Espezializazio Adimentsuaren (RIS3) estrategiak ezarri behar dituzte giza zein finantza-baliabideak lehiakorrak diren eremuetan biltzeko. Euskadin, enpresen kostu-egitura kontuan hartuz - lehengaien kostua %60 aldekoa da-, <b>lehiakortasunerako eremu horietariko bat ekonomia zirkularra da</b>. Gainera, egun hauetan Madrilen garatzen ari den COP25 batzarraren alorrean, esan behar da <b>ekonomia zirkularra dela klimaren aldeko ekintzen artean nahitaezkoa. Azken finean, klima aldaketa, neurri handi batean (%45) materialen kontsumoaren ondorio da</b>. Abenduak 11, 9:30 -13:00, Europa Biltzar jauregia. <a class='' href='https://www.vitoria-gasteiz.org/wb021/was/contenidoAction.do?idioma=eu&uid=u7df4b19c_16ebac393ed__7f3f'>Informazioa eta izen-ematea</a>

  • Energia eraginkortasunaren alorreko diru-laguntzak

    Irekita dago epea zure enpresaren klima inpaktua gutxitzeko helburua duten instalazioetan zein mugikortasunean egindako inbertsioak sustatzeko Energiaren Euskal Erakundeko diru-laguntzen eskaerak aurkezteko.

  • #Porelclima erakusleihoa

    Itun Berdeko hornitzaile berdea al zara? Zure produktuak edo eta zerbi-tzuak estatu mailako erakuslehio batean erakutsi nahi dituzu? Horrela bada, jarraitu irakurtzen.

  • Turismo jasangarriari buruzko onlineko prestakuntza

    Ba al zara enpresa turistiko bat? Zure ingurumen-inpaktua gutxitu nahi duzu? Zure langileek iraunkortasunari buruzko oinarrizko prestakuntza izatea nahi duzu? Turismo iraunkorraren sektorean ondo posizionatu nahi duzu? Hemen duzu aukera.