Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak Urarteko baratzeak eskatzeko epea ireki du Laborantzarako 50 lursail baino gehiago eskainiko dituzte eta 4 urtez ustiatu ahal izango dira.
Urarteko baratzeek laborantzarako 50 lursail baino gehiago eskainiko dituzte eta 4 urtez ustiatu ahal izango dira Eskaera egiteko epea urtarrilaren 8an irekiko da.
Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak 55 jarduera aurkeztu ditu 2025eko negurako Izen-emateak abenduaren 26tik, ostegunetik, aurrera egin ahal izango dira Atarian, gizarte-etxeetan, 010 telefono-zenbakian eta Udalaren webgunean.
Udalak Olarizuko Lorategi Botanikoaren Gida Plana idazteari ekin dio eta proiektuarentzako laguntzaileak bilatzen hasi da Lorategiak 17 urte daramatza Gasteizko landareen biodibertsitatea zaintzen, ingurumen heziketa eskaintzen eta ondare naturalaz gozatzeko aukera ematen.
Olarizuko Lorategi Botanikoak landare erabilgarrien eta apaingarrien gune berria izango du Espezie bereziak izango dituen gune berri hau Jauregilandako garai bateko baserriaren inguruan jarriko da eta horrek Olarizu bisitatzearen erakargarritasuna hobetuko du.
OLBk ikastetxeentzako hezkuntza-jardueren eskaintza berritu du OLBk 3 eskola jarduera berri eskaini ditu, ikasleen artean landare-biodibertsitatearen ezagutza eta harremana sustatzeko. 2024-2025 ikasturtean, 2.000 ikasle inguruk lorategi botanikoa bisitatuko dute eskola-programan parte hartzeko.
Salburuko hezeguneetan gertatu da: kumeak zan ditu mokozabal bikote batek, Euskal Herrian lehen aldiz Betoñuko urmaelean bi ale jaio dira; horrenbestez, espezieak umatu duen Penintsulako iparraldekoen lekua bihurtu da Salburua.