Gaueko aisialdiko testuinguruetako sexu-erasoen aurkako protokoloari buruzko prestakuntza 2026eko ekainaren 16an, Berdintasun Zerbitzuak prestakuntza-saio bat antolatu du, gaueko aisialdiko establezimenduetan lan egiten duten langileei zuzenduta. Prestakuntza honetan parte hartu dezakete bai dagoeneko protokoloari atxikitako establezimenduetako langileek, bai hurrengo hilabeteetan protokolo horretan parte hartu nahi dutenek.
Wikikedadak Emakumeen Etxean Wikikekadak Mentxu Ramiloren eskutik Wikipedia feministizatzeko! Hurrengo saioa ekainak 9an.
Udako ordutegia Gasteizko Emakumeen Etxean Uztaileko goizetan Emakumeen Etxea zabalik egongo da ohiko ordutegian (10:00etatik 14:00etara). Uztailean zehar, arratsaldez ez da jendaurreko arretarik egingo. Hala ere, hiriko elkarte eta taldeek aukera izango dute Etxeko aretoak erreserbatzeko, beti bezala, espazioen lagapen zerbitzuaren bitartez. Abuztuan Emakumeen Etxea itxita egongo da.
Bisita gidatuak Emakumeen Etxean Gasteizko Emakumeen Etxea bisitatu nahi duzu? Proiektua, oro har, zertan datzan jakin eta XV. edizioa abian duen Jabetze Feministarako Eskola zertan datzan jakin? Zein taldek eta pertsonak erabiltzen dute Etxea eta zein baliabide eta zerbitzu eskaintzen ditu?
Jatorri anitzeko emakumeen bilgunea Ekainak 4, 11,18 eta 25: Jatorri anitzeko emakumeen bilgunea 17:30etatik 19:30etara.
Hitzaldia: Masculinidades jóvenes en transformación. Entre el compromiso y la reacción Azaroan Lionel S. Delgado eta Josetxu Riviere Aranda izan genituen gurekin #JabeEskolaVG-n. Hitzaldia galdu bazenuen edo berriro ikusi nahi baduzu, hemen duzu!
Etxeko abenduko egutegia Abenduaren 22tik urtarrilaren 6ra (bi egunak barne) Emakumeen Etxeak ez du arreta-ordutegirik izango, eta, beraz, areto-eskaera sistemaren bidez irekiko da (salbu eta abenduaren 24, 25 eta 31n, eta urtarrilaren 1ean eta 6an). Egun horietan jarduerak egitea aurreikusten duten elkarte eta talde guztiek eskaera abenduaren 19a baino lehen egin beharko dute.