Gasteizko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak Bustaldearen birgaitze integrala bultzatzen dute, Europan 18-ren proposamen irabazlea lan-oinarri gisa hartuta Maider Etxeberria alkateak eta Denis Itxaso sailburuak esparru horretako bost bizitegi-blokeak bisitatu dituzte "Care Blanket" proiektuaren gakoak aurkezteko.
Udalbatzak historiako udal-kontu altuenak onartu ditu, 2026rako 507,5 milioirekin Horrek esan nahi du 2025etik % 6,49 igo dela, hau da, ia 31 milioi euro.
TUVISAk 19,3 milioi bidaia baino gehiagorekin itxi zuen 2025a eta, hala, errekor berria jarri du Guztira 19.383.638 bidaia izan ziren; hau da, 2024koa baino % 8,85 gehiago, eta mugarri berria ezarri du Vitoria-Gasteizko hiri-mugikortasunak izandako goranzko joeran.
MugiBIKEk ia 2.000 bidaia egin ditu lehen hilabetean, eta herritarrek bizikleta elektrikoarekiko duten interesa berretsi du Sistema publikoak 610 erabiltzaile ditu, 7.000 kilometro baino gehiago egin ditu eta gogobetetze-maila % 95etik gorakoa da.
Herritarren Arretarako eredu berria bigarren seihilekoan ezarriko da, eta zerbitzu eraginkorragoa eskainiko du eskaera berrien aurrean Bulegoak irekitzeko goizeko ordutegia aurreratu egingo da, eta 27 pertsona espezializatu egongo dira gizarte-etxeetan aurrez aurreko arreta ematen.
Almudena Cid, Jokin Castellón eta Belinda Washington izango dira Gasteizko eta Arabako ‘enbaxadore’ turistiko berriak Aktoreak, kazetariak eta aurkezleak lurraldeko erakargarritasunen balioa nabarmendu dute FITURen.
Udal Gobernuak 2026ko aurrekontua onartzeko akordioa itxi du EH Bildurekin Maider Etxebarria: "hiriak aurrera egitea da helburu nagusia. Horixe eskatzen digute herritarrek, eta horixe ari gara lortzen".
HEI-Herritarren Eskolaren eredu berria Iñaki Gabilondorekin beldurrari buruzko elkarrizketarekin hasiko da Berritasun bezala ‘Vitoria-Gasteiz Hobetuz’ ekimenerako proposamenak egiten dituztenei laguntza eskainiko zaie.
Udalak, Eusko Jaurlaritzak eta Aldundiak mugikortasun jasangarriarekin duten konpromisoa berritu dute Zabalganako tranbiaren hitzarmena sinatuta Aldaia adarra adjudikazio-prozesuan dago, eta beste bi zatiak udaberrian lizitatuko dira. Orotara 120,7 milioi euro inbertituko dira.
Gasteizko Klima Akordioak beste 9 atxikimendu jaso ditu Ajebask, Egibide, Gasteiz On, SEA Arabako Enpresariak, EITB, Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterra, ACLIMA, Hazkunde Berdearen Espainiako Taldea eta Basque Centre for Climate Change erronkara batu dira.
Silvia Casanova Fenollosaren ‘Carnaval inclusivo’ izango da 2026ko Gasteizko Inauteriak iragarriko dituen kartela Jaiak otsailaren 10etik 17ra izango dira.
Goya gasolindegia mugikortasun jasangarriaren erreferente bihurtzeko hiru proposamenak aukeratu dira ‘Brutiful’, ‘Una escalera tres estratos’ eta ‘Hiri Tailerra’ proiektuak izan dira baloraziorik onena lortu dutenak aurkeztutako 22 planteamenduen artean
Udalak San Antonio eta Legutianoko Atea eraberritzeko kontratazio-espedienteak onartu ditu eta 2026ko hiri-obra nagusietako bi izango dira Jarduketek 5,8 milioi euro inguruko baterako inbertsioa ekarriko dute, eta bi ardatzak berdeagoak, irisgarriagoak eta pertsonentzako pentsatuak izango dira.