Flamingo eta The Juliouss lokalak. Aski da!

GeoVitoria no funciona sin javascript.

  • Harrandarren kalearen bukaeran bizi gara eta onartezina iruditzen zait inguruan jasan behar dugun giroa. Bi taberna (edo Pub moduko lokala) ditugu inguruan, bat Harrandarren 88an (Flamingo izenekoa) eta beste bat Kalongeen Zidorra, 3an (The Juliuss izenekoa).

    Batena ez bada, bestean sortzen dira arazoak ordu txikitan. Azken aurrekoa, pasa den igandean goizeko 5etan. Lokala itxi ostean, barruko jendeak kalean sortu zituen istiluak. Kolpeak, oihuak, korrikak…Jende asko zegoen eta batzuk, Harrandarren kaletik, Senda de los Canonigos kalea hartu zuten, The Juliuss tabernarantz. Denbora pasa ahala, Ertzaintza patruila bertaratu eta bozina hasi zen jotzen autotik jaitsi gabe. Arazoa konpondu ordez iskanbila areagotu lortzen… Azkenean, auzokideok lo hartu ezinik.

    Hori azken aurrekoa, baina azkena herenegun izan zen, uztailaren 8an alegia. Goizeko 5etan berriz ere. Istilu hain larririk ez, baina zarata, oihuak eta iskanbila berriz ere jasan behar genuen. Hala nola emaitza bera, lo ezinik eta ezinegona.

    Aski da! Kontrol gehiago eskatzen dugu bi lokal hoientzako. Zabaldu zutenetik, Istiluak, zikinkeria, zarata, kristal apurtuak espaloietan... eta kezka handia sortu egin da auzoan.

    J.M.P. Muy triste 09/07/2026 20:19:02 Comentario respondido

  • Gai hau Herritarren segurtasuna: udaltzaingoa eta suhiltzaileak - Udaltzaingoa atalean sartu da, herritarren postontziaren funtzionamendua eraginkorragoa izan dadin.

    Logo de la Municipalité La Municipalité 10/07/2026 08:38:07


Conformément au Règlement Général sur la Protection des Données (RGPD), vous pouvez consulter la politique de confidentialité de la Mairie de Vitoria-Gasteiz qui vise à faire connaître les conditions régissant la collecte et le traitement des données personnelles tant en ligne sur ce site Web et dans l'un de ses sous-domaines, microsites et / ou applications mobiles, tels que hors ligne.