Datorren urriaren 21ean Gasteizko Berdintasun sailak, EAEko gobernu ordezkaritzarekin
batera, mahai-inguru bat antolatu du “Sexu-esplotaziorako emakumeen eta neskatoen
salerosketari buruz” izenburupean. Bertan, besteak beste, Polizia Nazionalak eta Guardia
Zibilak hartuko dute parte.
Onartezina iruditzen zait Gasteizko emakume guztiona den etxean Espainiako indar
armatuak sartzea. Gasteizko berdintasun saileko arduradun politikoak, Ana Rosa López de Uralde
Gòmezek, inorekin kontrastatu gabe, aldebakarrez inposatu duen erabaki honen aurrean ozen
adierazi nahi dugu gure haserrea.
Emakumeen etxea guztiontzat segurua den espazioa izatea ezinbestekoa da eta
horretarako balio batzuen baitan antolatu behar da bertako jarduna. Berdintasun sailetik
antolatu duten hitzaldi hau erabat antidemokratikoa da, bertan parte hartzen dugun kide
askorentzat eragin zuzena du eta hori dela eta, hau adierazi nahi dut:
- Espainiako indar armatuak gure etxean sartzea eraso bat da. Guardia zibilak eta
Polizia nazionalak sistematikoki tortura erabili dute Euskal Herrian, euskal
herritarren aurka. Milaka izan dira torturatuak izan diren euskal herritarrak, tartean
emakumeak, noski. Eraso matxistak, bortxaketak, ukituak… egin dituzten indarrek
zein zilegitasun dute gai honen inguruan hitz egiteko?
- Feminista bezala argi utzi nahi dut emakume ororen esplotazioaren aurka nagoela.
Baina sexu-esplotazioa eta emakumeen salerosketa ezin ditugu salatu testuingurua
kanpo utzita eta honen atzean dagoen sistema arrazista, kapitalista eta patriarkala
salatu gabe. Praktika hauek ahalbideratzen ditu, besteak beste, espainiar estatuan
dagoen atzerritartasun legeak. Lege honen gauzatzean, beste behin ere, indar
polizialek berebiziko garrantzia dute: mugak itxiz, pertsona migranteak kanporatuz,
lanerako eskubidea mugatuz… Hori horrela, hipokresia handia ikusten dut beraien
partehartzean.
ESKATZEN DUT:
Horregatik, hitzaldi hau bertan behera utz dezaten eskatu nahi dut. Euskal Herri feminista,
antikoloniala, antikapitalista eraikitzen ari gara, espainiar indar errepresiboek lekurik
izango ez dutena eta bide hori egiteko, ezinbestekoa dugu gure egituretatik hastea.
A.M.G. 13/10/2025 12:57:21
Conformément au Règlement Général sur la Protection des Données (RGPD), vous pouvez consulter la politique de confidentialité de la Mairie de Vitoria-Gasteiz qui vise à faire connaître les conditions régissant la collecte et le traitement des données personnelles tant en ligne sur ce site Web et dans l'un de ses sous-domaines, microsites et / ou applications mobiles, tels que hors ligne.