Web orria: Liburuxka eta plano turistikoak - Turismoa Vitoria-Gasteizen

  • Udaleko webgunean (https://www.vitoria-gasteiz.org/wb021/was/contenidoAction.do?idioma=eu&uid=u_3a023708_1262ba7718d__7fdf) euskaraz nabigatu arren, mapa-orri turistikoak gazteleraz soilik daude eskuragarri:

    -Hiri osoko mapa pdf (gaztelera hutsean)

    -Alde zaharreko mapa eta interes guneak pdf (gaztelera hutsean)

    -Horma-irudien ibilbidearen mapa pdf (legendaz gain, mapa bera gazteleraz)

    Ibilbide berdeen mapa pdf (legendaz gain, mapa bera gazteleraz)

    -...

    Aurrerantzean, webgunerako edukiak eta mapak euskaraz sortuak izan daitezela eskatzen dut, eta webgunean euskaraz sorturiko mapak eskuragarri izatea. Ez gazteleraz egindako mapak eta legenda euskaraturikoak.

    Mikel Muy triste 28/11/2024 09:50:09 Comentario respondido

  • Eskerrik asko zure mezuagatik. Bidalitako web orria berrikusi dugu eta turismo liburuxkak euskaraz eskuragarri daudela baieztatu dugu. Baliteke webeko hizkuntzaren konfigurazioan ustekabeko aldaketa baten ondorioz sortu izana arazoa. Aukera hau goiko aldean egiaztatzea iradokitzen dizugu, hizkuntza hautatzeko atalean.

    Halaber, mesedez, kontuan izan lehenengo liburuxka gaztelaniaz irekitzen baduzu eta gero euskarazkoa deskargatzeko klikatzen baduzu, nabigatzaileak fitxategia ordezkatu nahi duen galdetu ahal izango duela, biek izen bera baitute. "Ez ordezkatu" aukeratu eta aurreko fitxategia irekitzen baduzu, gaztelaniazkoa izaten jarraituko du. Deskarga onartzea gomendatzen dizugu, euskarazko bertsioa duzula ziurtatzeko.

    Espero dugu argibide hauekin material turistikoa euskaraz eskuratu ahal izatea. Beste edozein galdera baduzu, ez izan zalantzarik galdetzeko.

    Ongi izan,

    Logo de la Municipalité La Municipalité 29/11/2024 13:31:49

  • Kaixo,

    Irakurri dut erantzuna eta zuek esandako pausoak jarraitu ostean arazo berarekin jarraitzen dut:

    Nabigazio aukeran euskara lehenetsi eta "Hiri osoko mapa pdf" deskargatzerakoan, esaterako, mapan gazteleraz azaltzen dira kale izenak: Casco Medieval, Pza del Machete, Pza de los Fueros, Zona Avenida, Universidad...

    Dokumentuaren eskuinaldeko legendan 1.gazteleraz / 2.euskaraz / 3.ingelesez / 4.frantesez (hurrenkera horretan!) azaltzen da; baina mapako elementu ASKO gaztelera hutsean daude.

    Ez du gaztelerazko / euskarazko / ingelesezko / frantesezko mapa deskargatzeko aukera eskaintzen eta zuzenean gaztelera oinarri duena eskaintzen du, soilik.

    Beste hainbeste honako hauetan ere:

    -Alde zaharreko mapa eta interes guneak pdf

    -Ibilbide berdeen mapa pdf (bigarren orriko mapa)

    -Irisgarritasun Gida pdf (bosgarren orriko mapa)

    -"Vitoria-Gasteiz ikusten duzuna eta askoz ere gehiago" liburuxka pdf (gaztelera hutsean)

    -Izar Gida liburuxka 2022 pdf (lehen orriko mapa)

    Arazoa konponduko duzuelakoan, zuen erantzunaren zain geratzen naiz.

    Mikel

    Voir fichier joint

    Mikel Muy triste 29/11/2024 14:13:18 Comentario respondido

  • Eskerrik asko zure mezuagatik, asko baloratzen dugu zure iradokizuna eta kontuan har-tuko dugu etorkizunean gure materialak eguneratzeko.

    Ondo izan,

    Biltzar eta Turismo Zerbitzua

    Logo de la Municipalité La Municipalité 04/12/2024 14:30:52


Conformément au Règlement Général sur la Protection des Données (RGPD), vous pouvez consulter la politique de confidentialité de la Mairie de Vitoria-Gasteiz qui vise à faire connaître les conditions régissant la collecte et le traitement des données personnelles tant en ligne sur ce site Web et dans l'un de ses sous-domaines, microsites et / ou applications mobiles, tels que hors ligne.