Vous êtes sur : Boîte du Citoyen › Catégories Thématiques › Transport et déplacements urbains › Sécurité routière › Gaizki aparkatutako ibilgailuek zebrabidearen ikusgaitasuna oztopatzen dute
Gaizki aparkatutako ibilgailuek zebrabidearen ikusgaitasuna oztopatzen dute
-
Donostia eta Zarautz kaleen arteko bidegurutzean estankoko bezero askok beraien ibilgailua bizikletentzako errailean aparkatzen dute, zebrabidetik ahalik eta hurbilen. Honek martxan doazen kotxeek zebrabidea gurutzatu nahi dugun oinezkoak ikustea oztopatu eta bizikletek kotxeen erreira pasa behar izatea eragiten du.
Lehen baziren kotxeek puntu kritiko horretan aparkatzea oztopatzen zuten bolardo batzuk. Hala ere, denbora pasa ahala, kotxeek bolardoei emandako kolpeen ondorioz, hauek desagertu egin dira. Horrenbestez, gero eta gehiago dira bizikleten errailean eta estankotik eta zebrabidetik ahalik eta hurbilen aparkatzen duten kotxeak.
Gidarien jarrera ikusita, beharrezkoa ikusten dut ikusgaitasuna nabarmen kentzen duen maniobra hau oztopatzeko eta bizikletaren erraila babesteko neurriak berreskuratzea.
Mila esker
A.E.A.
09/05/2022 15:19:36
-
Bide publikoko kalteak konpontzeaz arduratzen diren langileak esandako lekura joango dira, kaltea egiaztatu eta irtenbidea ematera.
Eskertzen dizugu Herritarren Postontzian ohartarazpena eginez emandako laguntza.
La Municipalité 24/05/2022 15:26:38
Conformément au Règlement Général sur la Protection des Données (RGPD), vous pouvez consulter la politique de confidentialité de la Mairie de Vitoria-Gasteiz qui vise à faire connaître les conditions régissant la collecte et le traitement des données personnelles tant en ligne sur ce site Web et dans l'un de ses sous-domaines, microsites et / ou applications mobiles, tels que hors ligne.