Udal kirol ekintzetan euskaldunon bazterkeria

  • Kaixo.

    Badira urte batzuk Sasoia kirol ekintzan izena ematen dudana. Urte hauetan ikusi izan dut nolako desberdintasuna dagoen gaztelaniaz eta euskaraz eskaintzen diren ekintzen artean.

    Aurten Sasoia egiteko 35 aukeren artean 2 baino ez dira euskaraz.

    Euskaldunok berriro baztertuta gaude udal kirol ekintzak gure hizkuntzan egin ahal izateko.

    Udal kirol arduradunei hizkuntzen araberako eskaintza orekatuagoa egin dezatela eskatzen diet.

    Horrela erakutsiko du Udalak euskara normalizatzeko duen asmoa ala ez. Eta ez hitz politak erabiliz soilik.

    Euskaldunok Gasteizen euskaraz bizitzeko aukera errealak behar ditugu. Eta ez gara konformatzen gaztelaniaz egiten diren ekintzek uzten dituzten apurrekin.

    Euskaldunon eskubideak errespetatuko dituztelakoan ondo izan.

    A.G.Z. Muy triste 30/08/2021 17:06:18 Comentario respondido

  • ERABAT ADOS ZUREKIN .

    Ni lau urtez egon naiz sasoia egiten eta urtero gauza bera. Ondo aipatu duzu, 30 ikastaro baino gehiago erderaz eta euskaldunontzat apurrak. Udal gobernuak ez du deus egiten euskara normalizatzeko, hori bai, euskara baztertzen eta euskaldunon eskubideak baztertzen artista da, agerian da.

    Hari honen bidez aipatzen den oreka hori bilatuko duzuelakoan.

    Gero arte.

    AGR

    A.G.R. Muy triste 30/08/2021 18:29:14 Comentario respondido

  • Para un funcionamiento más eficaz del buzón ciudadano, este asunto se ha trasladado a Deportes - Actividad deportiva.

    Logo de la Municipalité La Municipalité 31/08/2021 12:38:13


Conformément au Règlement Général sur la Protection des Données (RGPD), vous pouvez consulter la politique de confidentialité de la Mairie de Vitoria-Gasteiz qui vise à faire connaître les conditions régissant la collecte et le traitement des données personnelles tant en ligne sur ce site Web et dans l'un de ses sous-domaines, microsites et / ou applications mobiles, tels que hors ligne.