Euskaraz eskaini baina gaztelaniaz emandako jarduerak

GeoVitoria no funciona sin javascript.

  • Behin baino gehiagotan Udalak euskaraz eskainitako jarduera/ikastaro batean eman dut izena, baina egiteko orduan gaztelaniaz eman da. Azken aldia, duela aste pare bat gertatu zen Arriagako Polikiroldegian, 'Zure asteko menua diseinatu' jarduerarekin. Primeran egon zen, eman zuen nutrizionistak mail altua eta gure zalantzei erantzuteko prestasun osoa eskaini zigun, baina gaztelaniaz. Azaldu zigunez, enpresak ez zion ezer adierazi.

    Ulertzen dut enpresen estrategia bat dela, baina udalak ez luke onartu behar. Mesedez, euskaldunen eskubideak bermatzeko eskatzen dizuet.

    Eskerrik asko.

    R.O.V. Muy triste 2026/05/13 11:38:10 Erantzuna eman zaio

  • Ulertzen dugu egoerak sortu duen desadostasuna eta kezka. Erabat ados gaude, enpresek kontratuan jasotako hizkuntza-irizpideak bete behar dituzte.

    Gertatutakoa dagokion enpresarekin aztertuko dugu.

    Eskerrik asko herritarren postontzia erabiltzeagatik eta gure zerbitzuak hobetzen laguntzeagatik.

    Udalaren logotipoa Udala 2026/05/14 10:52:47


Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.