Azken iruzkina ikusi (Noiz egina: 2026/02/16 12:36:25)
Nolatan jartzen dute Mari Doningi eta Olentzero berehala kentzeko? Floridako jaiotzak urtarrilaren 6ra arte irauten badu, zergatik kendu dute AURTEN Mari Domingi eta Olentzero Gabonetako oporrak amaitu aurretik? Olentzero neguko solstizioaren ikurra da, ez abenduaren 24-25ekoa bakarrik. Espero dut hurrengo urteetan oker bera ez egitea.
Gaur jende asko hurbildu da jaiotza elurretan ikustera, baina ezin izan dituzte M. Domingi eta Olentzero ikusi. Kentzeko ideia izan zuenak ez dakit zer daukan buruan. Lotsa gutxi!
M.B.R. 2026/01/06 13:24:35
Egun on, Gaur Errege Magoen eguna da, Olentzero eta Mari Domingiren garaia jada bukatu zen, hortaz, egun horretan joan ahal zinen. Lan egun extrak zuk ordainduko al dizkiezu? Ez dut uste.
ITV 2026/01/06 14:23:52
Kontuan hartuko dugu gai honetaz egin diguzun iradokizuna. Herritarren ekarpenak beti dira ongi etorriak, erabakiak hartzen eta udal zerbitzuak hobetzen laguntzen baitigute.
Udala 2026/02/16 12:36:25
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.