Udal haur eskolak desagertzeari buruzko informazio eskea

  • Prentsaren bidez jakin dugu Gasteizko Udal Haur-Eskolak (bostak) Eusko Jaurlaritzaren esku geratuko direla. Gure seme-alabak horietako batean ditugun guraso garen partetik, iruditzen zaigu Gasteizko Udalak bere zerbitzu propioei eutsi beharko liekela eta bere haur-eskolak bere esku matentzeko lan egin beharko lukeela.

    Dena dela, gurasook informazioa behar dugu hurrengo ikasturtean zer egin erabaki ahal izateko. 2026ko otsailean izango da hezkuntzan onarpena eskatzeko epea eta 2026ko apirilean edo maiatzean haur-eskolan izena emateko epea.

    Kontuan izanik, epeak ez direla aldiberekoak, gure seme-alabek nonbait jarraitu behar dutela eta gure nahia dela Udalaren Haur-Eskolan jarraitzea (Eusko Jaurlaritzaren haur-eskoletan ez dago 2 urteko gelarik), gure galdera da:

    Hezkuntzako onarpen prozesuan parte hartu beharko dugu (otsailean) ala jarraitu ahalko dute gure seme-alabek hurrengo urtean Udalaren Haur-Eskolan (apiril-maiatzean izena emanda)?

    A.A.A. Muy triste 2025/12/15 11:14:24 Erantzuna eman zaio

  • Jaturro Bidako diguela

    Riob Alegre 2025/12/15 12:24:00 Erantzuna eman zaio

  • Egun on,

    eskertzen dizugu udal haur-eskolekiko duzun interesa.

    Hezkuntza Zerbitzutik gaur egun daukagun informazioa helarazi nahi dizugu. Izan ere, Vitoria-Gasteizko Udalak oraindik ez du erabakirik hartu udal haur eskolak Haurreskolak Partzuergoari transferitzeko aukerari buruz.

    Beraz, Hezkuntza Zerbitzuan haur eskolei zuzendutako programetan lanean jarraituko dugu eta, aurreko ikasturteetan bezala, hurrengo matrikulazio aldia prestatzen jarraituko dugu, 2026-2027 ikasturteari begira. Horrekin lotutako prozesuaz eta informazioaz informatuta mantenduko ditugu familiak, beti egin den bezala.

    Agur bero bat.

    Udalaren logotipoa Udala 2025/12/17 13:51:40


Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.