Azken iruzkina ikusi (Noiz egina: 2025/04/11 10:33:23)
GeoVitoria no funciona sin javascript.
Atzo hainbat komunikabideetan Udalak 5.000euroko bi aulki erosi zituela argitaratu zen. Hori horrela al da? Benetan? Ba horrela izanez gero, LOTSAGARRIA da!!!! Udalak ez al dauka ezer garrantzitsuagorik GURE dirua gastatzeko? Hiri honek ez al dauka behar handiagorik bi aulki baino? horra doaz gure zergak? GASTATU GURE DIRUA BENETAKO BEHARRETAN, EZ ZUEN KAPRITXOETAN!!!!!
P.R. 2025/03/12 08:26:21
Diru publikoaren kudeaketan gardenak izan zaitezen, jakinarazten dizugu erositako besaulkiak Europa
Biltzar Jauregiko María de Maeztu Auditorioan erabili ohi direnak direla, hori baita hiriak kongresu-
ekitaldiak egiteko duen baliabide nagusia. Ekitaldiak antolatzen dituzten enpresen eskakizunei erantzuteko
besaulki gehiago behar zirenez, unitate berriak erosi ziren.
Zalantza argitu ondoren, eskertzen dizugu herritarren postontzian parte hartu izana.
Udala 2025/04/02 13:57:40
Eskerrik asko azalpenagatik baina horrek ez du argitzen nire zalantza. Zuen azalpenak, zer esan nahi du? orain arte erosi egin zirenak Europa jauregirako, azken bi hauek bezalakoak zirela eta horren ondorioz, azken bi hauek bezain garestiak? Eta ezin izan da, beste berri batzuk erosi, merkeagoak direnak? Baina zuek zenbat diru behar duzue bi aulki erosteko? zenbat gastatu du udalak orain dauden aulkiak guztiak ordaintzeko? honek zalantza handia sortarazten du: zenbat diru gastatzen du udal batek "mobiliarioa" erosteko? zenbat diru biztanle bakoitzeko? zenbat kostatzen zaigu herritarroi aulki bakoitza? Aizuek, azken bi aulkien dirutzarekin, lau pertsonen soldata duin bat ordaindu daiteke!!!!! MESEDEZ, seriotasuna! Diru publikoa ondo kudeatu eta EZ mespretxatu hiri honetako biztanleak!!!
P.R. 2025/04/02 20:26:37
Udaletik gure esker ona adierazi nahi dugu espazio libre eta ireki honetan emandako laguntzagatik, non partaidetza guztiak ongietorriak diren udal zerbitzuak hobetzeko. Herritarren postontzitik ahalik eta zerbitzurik onena eman nahi dugu, zure arreta behar duen edozein gai argitu ahal izateko. Gasteizko Udalak gai horri buruzko erantzuna eman du.
Eskerrik asko parte hartzeagatik eta zure esanetara gaude beste edozein kontsultatarako.
Udala 2025/04/11 10:33:23
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.