Gasteizko kale-izendegia gaurkotu
-
Aste honetan jakin da Diego de Rojas kalea eraberrituko dela eta, horren harira, jakin dugu pertsona hori kolonizatzaile espaniar bat izan zela. Horri gehitu behar zaio, bestalde, Memoria Historikoaren legea ez dela zehatz-mehatz jarraitzen Gasteizen kale-izendegiarekin eta oraindik ere frankismoarekin lotutako pertsona batzuek kalea mantentzen dutela hirian.
Horren aurrean, kontuan izan behar da ere, Isabel Mellén eta Virginia López de Maturana adituek egindako lan baten ondorioz, Gasteizko udalak emakume garrantzitsuen izena jarri ziela hiriko 9 kaleri, kale-izendegi berdinkoiago bat izateko helburuarekin.
Hau honela, hiru gauza egiteko proposatu nahi diot Gasteizko Udalari:
- aztertzea zeintzuk diren Gasteizko kale-izendegian ezegokiak edo gaitzesgarriak diren kale izenak
- Gasteizek kale-izendegira gehitu ditzakeen emakume garrantzitsuen zerrenda egiten jarraitzea, aipatu den lan horren harira
- kale-izendegia gaurkotzea, gaitzesgarriak diren gizonak nabarmendu nahiko genituzkeen emakumeengatik ordezkatuz
Zuen interesekoa irudituko zaizuelakoan. Eskerrik asko aldez aurretik eta agur bero bat,
herritar bat 2024/11/06 14:59:03
-
Gai hau Bide Publikoa - Bide publikoa (bestelakoak) atalean sartu da, herritarren postontziaren funtzionamendua eraginkorragoa izan dadin.
Udala 2024/11/06 15:17:22
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.