Salburuako haur jolasen animazioa eta "aniztasuna"

  • Arratsalde on,

    Atzo irailak 17 Salburuako Ekialdeko Parkean haurrentzat jarri ziren jolasetara joan nintzen familiarekin eta gauza batek arreta handia deitu zidan, etengabe jarrita zegoen musikaren harira.

    Hasteko, hausnartu liteke ea benetan beharrezkoa den etengabe musika hain altu izatea bozgorailuetan (errazten al du jolas giro erlaxatu bat lortzen ala kontrakoa?), batez ere hantxe bertan gasolinazko generadore bat zarata ateratzen izatera ere behartzen duelako.

    Edonola ere, ez da hori nire kexaren arrazoia.

    Kontua da, han egon ginen denbora guztian, ABESTI BAKARRA ERE EZ zela entzun euskaraz. Ezta bakarra ere. Han zeuden monitoreek ere, beti lehenengo hitza gazteleraz haur zein nagusioi. Zer nahi duzue esatea, nekagarria da norbere herrian beti arrotz sentitzea, horrelako gauzetan ere. Atzo, Ekialdeko Parkeko jolas horietan, euskara bakarra kartelean zegoen: beti bezala, toke folklorikoa ematen, eta ezer gehiago ez.

    A.O.A. Triste 2024/09/18 15:18:58


Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.