Gabonetako azoka
-
Aurtengo azokan ,bertan hamarkadetan lan egin duten gasteiztar batzuk falta direla ikusi dut.
Pertsona horiek gure hirian zergak ordaintzen dituzte eta bertako ekonomia txikia sustatzen dute desagertzear dagoen komertzio txikia zainduz.
Zergatik kanporatu ditu Udalak merkatutik?
Udaletxeko jokabide hau ez dirudi bat datorrenik sail honek dituen helburuekin.
N.B.Z.
2023/12/30 11:25:34
-
Lizentzia horiek norgehiagoka prozeduraren bidez esleitzen dira. Hau da prozedura horren definizioa: Eskatzaile bat baino gehiago dagoenean, lizentzia horiek emateko erabiltzen den prozedura, zeinaren bidez eskatzaileek aurkezten dituzten eskaeren arteko alderaketa bat eginda aukeratzen diren hautagaiak. Alderaketa horren bidez eskabideen arteko lehentasuna zehazten da, deialdiaren oinarri arautzaileetan ezarritako balorazio-irizpideen araberakoa.
Lizentzia baino eskaera gehiago ditugunean sortzen da arazoa (69 eskaera 35 postutarako). Horiek horrela, Eguberrietako Azokaren Oinarrien Eguberrietako Azokaren Oinarriak C puntuan adierazitako irizpideen arabera baloratu genuen eskaera bakoitza (inork ez baitu errekurtsorik aurkeztu Oinarri horien aurka eta inork ez baitu aldez aurretik deitu kontu horren inguruan galderak egiteko edo orientazioa jasotzeko). Puntu horretan zehazten da alderdi hauek baloratuko direla:
- Eskatzaileak antzeko azoketan parte hartzea (puntu 1)
- Artisautza enpresen Erregistro Ofizialean izena emanda egotea (4 puntu)
- Formakuntza (puntu 1)
- Euskaraz artatzeko aukera (puntu 1)
- Aurkeztutako memoria deskriptiboaren kalitatea (5 puntu)
- Desgaitasun-ziurtagiria (hala badagokio) (0,25 puntu)
2023an 69 eskaera jaso genituen, eta postu bat esleitu zitzaien 35 pertsonek artisau-txartela zuten. Posturik eskuratu ez zuten eskatzaileetatik, 5ek baino ez zuten artisau-txartela, eta horietatik soilik 2 ziren Gasteizkoak. Azken horiek jasotako puntuazioa baxuagoa izan zen, batez ere, egiten eta saltzen dituzten produktuei buruzko deskribapen-memoria kaskarra aurkeztu zutelako; beste azoka batzuetara joan izanaren ziurtagiririk gabe, formakuntzarik gabe...
Bertako saltzaileak kanpo uztearen kontuaren harira, argi utzi nahi dugu Eguberrietako azokan postua jartzeko eskaera egiten duten pertsonen jatorria eta nazionalitatea ez ditugula kontutan hartzen. Izan ere, Europako Parlamentuaren 2006/123/CE Zuzentarauak horrelako alderdiak baloratzea diskriminatzailetzat jotzen du (besteak beste).
Udala 2024/01/23 14:26:48
Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.