Haurreskola Goikolarran behar da

GeoVitoria no funciona sin javascript.

  • Egun hauetan haurreskolen izen ematea da. Goikolarrako erreferentziazko haurreskola publikoa Gurutzmendi da (adurtzan), oso ume gutxientzat kontuan izanda auzoko jaiotza tasarentzat. ESKAINTZA EZ DA NAHIKOA Mapan ikusten den bezala Gasteizko beste auzo guztiek haurreskola bat baino gehiago daukate. Momentu honetan iparraldeko auzoetan nahikotxo plaza libre daude. Hego-ekialdean bat ere ez. GOIKOLARRA AHAZTUTA DAGO Gurutzmendira joateko auzoko puntu askoetatik 20minutu daude, kontuan izanda karroa edo porteatzen joan behar dela. Garraio publikoan 2 karro besterik ez dira sartzen, eta maiztasuna 20minutukoa da. Bizikletan zaila. Azkenean kotxea erabiltzea aukera onena da. URRUN DAGO GOIKOLARRAN HAURRESKOLA BAT BEHAR DA

    Ikus erantsitako artxiboa

    LDU Muy triste 2023/05/11 00:08:40 Erantzuna eman zaio

  • Zure interesa eta proposamena eskertzen dugu. Zure proposamena eskumena duten instantziei helarazten diegu, azter dezaten.

    Udalaren logotipoa Udala 2023/05/18 15:38:53

  • Gasteizko Salburua auzoko haurreskoletan plaza libreak daude. Askotan, ymea haurreskolara eramaten dugunean kotxea hartzen dugu gero lanera joan behar garelako. Salburua adurtza ondoan dago. Hango haurreskoletan lekua egonda (eta zer esanik ez lakuako haurreskoletan), nolatan egingo dute beste haurreskola bat? Urte gutxi barru ez dira hainbeste haurreskola beharrezkoak izango

    B.G.S. Normal 2023/09/26 17:39:43 Erantzuna eman zaio

  • Eta kotxerik ez daukagunok? Kotxea ezinbestekoa izatea oinarrizko zerbitzuetara heltzeko jasangarria al da? "Urte gutxi barru ez dira hainbeste haurreskola beharrezkoak izango": ba urte gutxi barru beharrezkoak ez diren haurreskolak itxi ditzatela eta eraikinak beste helburu baterako erabili, baina gaur egun beharrezkoak direnak irekitzeko eskatzea zentzuzkoa eta guztiz ulergarria da.

    J.O. Triste 2024/05/24 09:46:49 Erantzuna eman zaio

  • Beste kurtso bat Goikolarran 0 eta 2 urteen arteko eskaintzarik gabe. Inguruko aukerak urrun daude kasu askotan eta haurreskolarik hurbilena plaza gutxi ditu. Gero eta auzo handiagoa da eta orain da ume gehien jaiotzen ari diren momentua. 15 urte barru egoera ezberdina izango da, ez da hainbeste ume jaioko. Hortaz, orain da arazo honi konponbidea emateko garaia

    LDU Muy triste 2024/09/17 21:27:38 Erantzuna eman zaio

  • Eskerrik asko proposamenak egiteko herritarren postontzi hau erabiltzeagatik. Zure proposamena helaraziko dugu, aztertzeko.

    Udalaren logotipoa Udala 2024/09/18 10:33:56


Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.