Erreserba igerilekuetan

  • Uda honetan igerilekuetan ez da beharrezkoa izango erreserba egitea. Hau, oso erosoa da, baina aforo mugatua egongo da, beraz, gerta daiteke jende asko joaten den egunetan, uztaileko arratsalde beritsuetan adibidez, begiratzen den unean plazak geeatzea eta iristen denerako beteta egotea. Eskertzekoa litzateke plaza kopuru bat geratzen denean, erreserba egin behar izatea, igerilekura bidaia alperrik ez egiteko.

    I.G.G. Normal 2021/05/28 17:08:24 Erantzuna eman zaio

  • Udako kanpainaren helburua Mendizorrotzako eta Gamarrako kirol-guneak normaltasuna berreskuratzen hastea da, pandemiaren aurretik zeuden ordutegiak eta irekiera-aldiak berreskuratuz, baita sartzeko aldez aurretiko erreserbaren beharrik ez izatea ere. Hori guztia, aisia eta segurtasuna bateragarriak eginez planteatzen da.

    Hori dela eta, udako kanpaina erosoagoa, zabalagoa eta kalitatezkoa izango da.

    Ezarritako gehieneko edukiera eta instalazioetan emandako denbora osasun-egoeraren arabera berrikusi ahal izango dira.

    Nolanahi ere, aldez aurreko hitzordu sistema bat ezarriko da, martxan jarriko dena soilik osasun-agintari eskudunek Mendizorrotzako eta Gamarrako udako sarbideetan eragina izan dezaketen neurri berriak ezartzen dituztenean.

    Udalaren logotipoa Udala 2021/06/09 08:45:38


Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.