Kirol jarduerak borrokan!

  • Udalak aurkeztutako kirol eskaintza eta kirol arloan emango diren murrizketak jasangaitzak dira. MURRIZKETARIK EZ!

    KJB Muy triste 2020/08/10 12:28:29 Erantzuna eman zaio

  • 2020-2021 denboraldirako kirol-jardueren programazioari dagokionez, jardueren ohiko eskaintza osasun-agintaritzak ezarritako baldintzetara egokitu behar izan da (horietara egokitzen jarraituko da neurri berriak ezartzen diren heinean), helburu bikoitza betetzeko: batetik, udal-helburuekin bat datorren kirol-programazioa garatu ahal izatea, eta, bestetik, osasun-segurtasuneko neurri nahikoak bermatzea.

    Oro har, honako hauek dira hartu diren neurriak: edukiera murriztea (bai ikasgeletan, bai aldageletan); erabilitako materialak garbitzeko eta desinfektatzeko ekintzak; materialen erabilera murriztea; klaseen arteko 10-15 minutuko tartea, eta instalazioetan dauden gainerako espazioekiko ordu-koordinazioa, jardueretara sartzeko eta irteteko.

    Herritarrei jakinarazi nahi diegu, halaber, Gasteizko Udalak enpresa esleipendunekin formalizatu dituela Uretako sorospeneko eta Jardueren Programazioko kontratuak, joan den martxoan pandemiak geldiarazi zituenak. Kirol Zerbitzuarentzat funtsezkoak diren bi zerbitzu bermatzea izan da ekintza horren helburua: igerilekuak irekitzea eta jarduerak programatzea. Zerbitzu biak ematen jarraituko du Udalak, herritarrekin ezarritako zerbitzu-konpromisoak betetzeko, eta osasun-agintaritzak datozen hilabeteetan ezartzen dituen baldintzetara egokituko dira.

    Udalaren logotipoa Udala 2020/08/19 10:56:07


Datuen Babesaren Araudi Orokorra betetze aldera, Gasteizko Udalaren pribatutasun-politika kontsulta daiteke, zeinen helburua baita webgune honetan eta beraren edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorretan, bai offline bai online jasotzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamendua arautzen duten baldintzak ezagutaraztea.