ITZULPEN DESEGOKIA AUTOBUSEAN

TUVISAko autobus batean irakurri berri dut ondorengo mezua: “Gurpil-aulkian doanik baldin badago, leku hau libre utzi harentzat” Alboan gaztelaniaz: “Liberar este espacio para una persona en silla de ruedas” Euskaraz idatzia dagoen mezuaren desegokitasuna dela eta, arren eskatzen dizuet honen berri dagokionari helaraztea akats hau lehenbailehen zuzendua izan dadin. Erantsita bidaltzen dut mezuaren erakusgarri den argazkia. Mila esker.

Ikus erantsitako artxiboa

Karmele Muy triste 2019/12/18 09:10:12 Erantzuna eman zaio

Eskerrik asko hizkuntzaren zuzentasunaz arduratzeagatik. Hala ere, Euskara Zerbitzuaren iritziz, esaldi hori erabat zuzena da.

Udalaren logotipoa Udala 2019/12/20 10:21:06


Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluari jarraituz, jakinarazten dizugu ematen ari zaren datuak "HERRITARREN PARTE-HARTZEA" izeneko fitxategi automatizatuari erantsiko zaizkiola, zeinaren titularra Gasteizko Udala baita; "Parte hartzailearen identifikazioa beharrezkoa den herritarren parte hartzearen kudeaketa" da fitxategiaren helburua.

Zeure datuak ikusi, zuzendu, ezez­tatu nahiz horien kontra agertzeko eskubideez baliatu ahal zara, Herritarrei laguntzeko bulego batera idazki bat bidaliz.