Olentzeroren bisita: Udaletxekoek ez zieten utzi semeei Olentzerorekin egon, 4 orduko hilara egin eta gero.

GeoVitoria no funciona sin javascript.

Iaz abenduaren 24an goizean Olentzero ikustera gure bi semeekin udaletzera joan ginen. Oso goiz iritsi ginen, 8:00etan , eta lau ordu egon ginen itxaroten gure txanda iristeko.

Momentua iritsi denean, udaletxekoek ez zieten utzi nire semeei musu bat Olentzerori ematen. Zergatik? Udaletxekoek esan zuten ez zegoela denborarik, Olentzerok ETBko kazetariekin hitz egin behar zuen eta. ETBkoek ez zuten ilararik egin, gure aurrean bat-batean jarri ziren, jakina.

Beraz, halako jarrera onartezina iruditzen zait. Nire semeek ilusio handiarekin ilara luze itxaron zuten Olentzerorekin egoteko , eta ezin izan zuten. Gero, telebistan, eta whatsappean bidalitako mezuetan ikusi nuen beste haurrentzako bazegoela denborarik. Gainera, jarrera baztertzailea. Nire ustez, udaletxekoek gaizki egin zuten eta ez daude prest lan hori egiteko, haurrei Olentzero ikusten uzteko. Hori dela eta, eskertuko nizueke pertsona prestatuak aurten lan horretarako egotea. Aurten ez gara joango, Olentzeroren etxera joatea nahiago dugu, baina espero dut beste haurrei, guri gertatu zitzaiguna, ez gertatzea.

Gemma Muy triste 2019/12/17 14:03:03 Erantzuna eman zaio

Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkizugu, Gemma, iaz zure etxekoek izandako bizipena helarazteagatik, eta sentitzen dugu, benetan, oroitzapen horrekin geratu izana. Izan ere, umeek Olentzero eta Mari Domingirekin izaten duten topaketa goxo eta lasaia izaten saiatzen gara, haurrentzako bereziki prestatutako saioa da eta hori lehenesten dugu, haurrarentzat berebiziko unea izan dadin, alegia.

Aurten aldaketa txiki batzuk egin ditugu guztion hobe beharrez, giro atsegina eta alaia mantendu eta itxaronaldiak arinagoak egite aldera.

Zure kezkari erantzun diogulakoan, ongi izan datozen Gabon egunotan eta Urte berri on opa dizuegu zuri eta etxekoei.

Udalaren logotipoa Udala 2019/12/20 14:17:08


Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluari jarraituz, jakinarazten dizugu ematen ari zaren datuak "HERRITARREN PARTE-HARTZEA" izeneko fitxategi automatizatuari erantsiko zaizkiola, zeinaren titularra Gasteizko Udala baita; "Parte hartzailearen identifikazioa beharrezkoa den herritarren parte hartzearen kudeaketa" da fitxategiaren helburua.

Zeure datuak ikusi, zuzendu, ezez­tatu nahiz horien kontra agertzeko eskubideez baliatu ahal zara, Herritarrei laguntzeko bulego batera idazki bat bidaliz.