Eguberritako ludotekak

Eguberritako ludoteken izen-ematea hobetzeko proposamena egin nahi nuke. Batetik, jarduera horri buruzko informazioa oso berandu jartzen duzue urtero webgunean, eta ez dut ulertzen zergatik ez duzuen sartzen Eguberritako Kultur Egitarauan; izan ere, egitarau hori eskola guztietan banatzen duzue eta familiek etxean izaten dugu, baina ludotekei buruzko informazioa nahi izanez gero, webgunean bilatu behar dugu edo gizarte etxeetara joan, eta adi egon behar dugu noiz argitaratuko. Bestetik, izena emateko sistema ez zait batere egokia iruditzen; izan ere, beste jarduera batzuetan ez bezala (udako jarduerak, kirol jarduerak...), izena eman ahala esleitzen ditzue plazak. Horrek esan nahi du, azkarrenek soilik lortzen dutela plaza. Ez dut ulertzen zergatik ez den zozketa bidez egiten, beste jarduera batzuetan bezala? Iruditzen zait zozketa bidezko sistema dela bidezkoena. Nire proposamena kontuan hartuko duzuela espero dut.

N.G.C. Normal 2019/12/11 11:56:19 Erantzuna eman zaio

Eskertzen dizugu Gabonetako ludotekei dagokienez egin dituzun hobekuntza-proposamenak, baina sentitzen dugu esatea oraingoz ezinezkoa dela prozedura aldatzea.

• Publizitatea Eguberritako Kultur Egitarauan: urte batzuetan Gabonetako udalekuen publizitatea programa horretan iragartzen zen, baina horrek eskatzen zuen ludotekak antolatzen dituen enpresak aurrerapen handiz programatzea, eta ezinezkoa zitzaien epeak betetzea. Gaur egun, Gabonetako ludotekei buruzko informazioa abenduko zubia baino lehen argitaratuta egon dadin saiatzen da.

• Zozketa: eskaintzen den plaza kopurua ez da nahikoa zozketa bat justifikatzeko.

Agur bero bat,

Zabalgana G.E.

Udalaren logotipoa Udala 2020/01/28 11:00:12


Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluari jarraituz, jakinarazten dizugu ematen ari zaren datuak "HERRITARREN PARTE-HARTZEA" izeneko fitxategi automatizatuari erantsiko zaizkiola, zeinaren titularra Gasteizko Udala baita; "Parte hartzailearen identifikazioa beharrezkoa den herritarren parte hartzearen kudeaketa" da fitxategiaren helburua.

Zeure datuak ikusi, zuzendu, ezez­tatu nahiz horien kontra agertzeko eskubideez baliatu ahal zara, Herritarrei laguntzeko bulego batera idazki bat bidaliz.