Elurra dela-eta

Gasteizko Udalak, urtero, negua iristen denean, komunikazio kanpaina bat egiten du, besteak beste hiriko autobus geltokiko pantailetan ikus daitekeena. Bertan "Que la nieve no te pare" irakur daiteke espainieraz, eta esaldi horren itzulpen oker bat euskaraz: "Elurrak gera ez DAKIZUN". Edozein euskaldun alfabetatuk daki "Elurrak gera ez ZAITZAN" esan beharko lukeela, haren ordez. Ihaz akatsaz ohartu nuen emailez, baina alferrik omen. Ea bigarrenean zorterik dagoen...

Oskar Martinez de Gerenu

Ikus erantsitako artxiboa

O.M.M. Normal 09/02/2019 21:57:37 Erantzuna eman zaio

Gai hau Herritarrentzako informazioa eta laguntza - Informazio kanpainak atalean sartu da, herritarren postontziaren funtzionamendua eraginkorragoa izan dadin.

Udala 2019/02/14 11:58:44


Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluari jarraituz, jakinarazten dizugu ematen ari zaren datuak "HERRITARREN PARTE-HARTZEA" izeneko fitxategi automatizatuari erantsiko zaizkiola, zeinaren titularra Gasteizko Udala baita; "Parte hartzailearen identifikazioa beharrezkoa den herritarren parte hartzearen kudeaketa" da fitxategiaren helburua.

Zeure datuak ikusi, zuzendu, ezez­tatu nahiz horien kontra agertzeko eskubideez baliatu ahal zara, Herritarrei laguntzeko bulego batera idazki bat bidaliz.