Miniature Pintxos Congress : umeentzako jarduerak euskaraz?

Gasteizko udalaren laguntzaz antolatzen den Miniature Pintxos Congressen egitarauaren barruan, haurrentzako hainbat tailer antolatuko dira, Miniature Kids izenarekin. Gasteizko haur gehien-gehienek euskaraz badakitenez, tailer horiek (edo baten bat, gutxienez) euskaraz antolatu beharko litzateke. Gasteizko Udalak euskararen erabilera sustatzeko dituen konpromisoak kontuan hartuta, baldintzaren bat jarriko die antolatzaileei hizkuntzen erabilerari dagokionez?

M.M.U. Normal 08/02/2019 10:16:33 Erantzuna eman zaio


Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluari jarraituz, jakinarazten dizugu ematen ari zaren datuak "HERRITARREN PARTE-HARTZEA" izeneko fitxategi automatizatuari erantsiko zaizkiola, zeinaren titularra Gasteizko Udala baita; "Parte hartzailearen identifikazioa beharrezkoa den herritarren parte hartzearen kudeaketa" da fitxategiaren helburua.

Zeure datuak ikusi, zuzendu, ezez­tatu nahiz horien kontra agertzeko eskubideez baliatu ahal zara, Herritarrei laguntzeko bulego batera idazki bat bidaliz.