Euskara erabilera KZguneetan

Azken asteetan, KZguneetara IT-Txartela batzuk lortzera sarri joan naiz. Ia beti arduradunei euskaraz berba egin diet eta gehienok arazorik gabe euskaraz erantzun didate. Hala ere, arduradun batek beti gaztelaniaz erantzun dit; eta ondorioz ni ere gaztelaniara pasatu naiz. Lehengoan euskaraz ez zekiela pentsatu nuen; baina, segidan, aurkezpen orokorra euskaraz (nahiz gaztelaniaz) egin zuenez, lanposturako euskaraz jakin behar zuela uste izan nuen. Horregatik hurrengoetan berriro nire lehenengo hitzak berari euskaraz esan dizkiot, baina berak gaztelaniaz erantzun dit; eta hortaz, nik ere gaztelaniara aldatu dut hizkuntza.

Arduradun horrek aurkezpen orokorrerako soilik erabiltzen duela euskara ohartu dut. Beti gauza bera praktikan buruz esaten du eta nirekin zuzenean ez du inoiz euskaraz erantzunik eman, ezta saiatu ere. Euskaldun berri naiz eta euskaraz ez dut dena ondo esaten, baina kasu honetan argi eta garbi dago, niri ez ulertzeagatik ez dela izan.

Arduradun emakumezko hori Ibaiondoko eta El Pilarreko KZguneetan topatu dut. Udatik orain arte, gutxienez sei egunetan antzekoa gertatu da. Agian, oker nago eta bere lanpostuan ez du euskara erabili behar. Horregatik galdetu nahi dut zeintzuk diren kasu horretarako Udalaren jarraibideak eta, oro har, KZguneetako ehuneko zenbat langileak euskaraz aritzeko prest daude.

Erabiltzailea Normal 03/12/2018 14:07:19 Erantzuna eman zaio

Jakinarazten dizugu parte hartzeko tresna hau Gasteizko Udalarekin lotutako kexak eta iradokizunak egiteko dela. Beraz, oraingoan ezin dugu zure eskaera bete, ez baitu zerikusirik udal gaiekin.

Halere, esteka honetan aurki dezakezu Kzguneako erreklamazio eta iradokizun inprimakia

Informazio hau lagungarri izatea espero dugu.

Udala 2018/12/04 15:01:58


Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluari jarraituz, jakinarazten dizugu ematen ari zaren datuak "HERRITARREN PARTE-HARTZEA" izeneko fitxategi automatizatuari erantsiko zaizkiola, zeinaren titularra Gasteizko Udala baita; "Parte hartzailearen identifikazioa beharrezkoa den herritarren parte hartzearen kudeaketa" da fitxategiaren helburua.

Zeure datuak ikusi, zuzendu, ezez­tatu nahiz horien kontra agertzeko eskubideez baliatu ahal zara, Herritarrei laguntzeko bulego batera idazki bat bidaliz.