BAT txartela kargatzean makinak beti erdaraz egiten dizu

BAT txartela kargatzeko makinek erdaraz hitz egiten dizute beti. Makinak berak hizkuntza aldatzeko aukera ematen dizu, baina euskara aukeratzen baduzu ere, grabazioak erdaraz jotzen ditu beti. Hau zuzendu beharko lukete.

R.O.R. Haserre 26/11/2018 08:10:04 Erantzuna eman zaio

Euskotren enpresa arduratzen da Gasteizko tranbiaren zerbitzua ustiatzeaz.

Beraz, zerbitzuaren funtzionamenduarekin lotutako edozein erreklamazio, iradokizun edo kontsulta egiteko, Tranbiaren Informazio Bulegora jo beharko duzu (Antso Jakitunaren kalea, 9), edo Euskotren enpresaren web-orrira. Iradokizunak eta hobetzeko arloa izeneko atala dute web-orrian.

Informazio hau baliagarria gertatzea espero dugu, eta eskerrak ematen dizkizugu Herritarren Postontzian iritzia adierazteagatik.

Udala 2018/11/26 10:59:15


Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluari jarraituz, jakinarazten dizugu ematen ari zaren datuak "HERRITARREN PARTE-HARTZEA" izeneko fitxategi automatizatuari erantsiko zaizkiola, zeinaren titularra Gasteizko Udala baita; "Parte hartzailearen identifikazioa beharrezkoa den herritarren parte hartzearen kudeaketa" da fitxategiaren helburua.

Zeure datuak ikusi, zuzendu, ezez­tatu nahiz horien kontra agertzeko eskubideez baliatu ahal zara, Herritarrei laguntzeko bulego batera idazki bat bidaliz.